Mandolina

Mandolina (italieraz: mandolino mandoˈliːno ahoskatua; hitzez hitz "mandola txikia") pultsatutako hari instrumentua da. Lautaren saileko musika tresnarik berriena da, jatorriz italiarra. Plektro bidez jotzen da eta lau hari bikoitz ditu, biolinaren gisara afinatuak. Haendel, Mozart, Verdi, Mahler, Stravinski, Schönberg eta beste musikagile askok erabili izan dute beren lanetan.

Mandolina

Erreferentziak

Kanpo estekak