Manuel Arriandiaga
idazle espainiarra
Manuel Arriandiaga Gorozika (Elantxobe, Bizkaia, 1876 – Beire, Nafarroa, 1947) euskal idazlea izan zen, euskara garbiaren aldeko sutsuenetarikoa.[1]
Manuel Arriandiaga | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Elantxobe, 1876 |
Herrialdea | Bizkaia, Euskal Herria |
Heriotza | Beire, 1947 (70/71 urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | euskara |
Jarduerak | |
Jarduerak | idazlea |
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | Erromatar Eliza Katolikoa |
Klaretar apaiza, haien idazkari nagusi izatera iritsi zen. Erroman Zuzenbidea ikasi zuen, eta 1907tik Gora Euzkadi aldizkarian idazlan ugari argitaratu zituen. Beste aldizkari batzuetan ere idatzi zuen: Euskalzale, Euzkerea, Euzko Deya, Euzko-gogoa. Euskaraz erlijio kutsuko hainbat liburu idatzi zuen, baita itzulpen batzuk ere, besteak beste Emiliano Arriagari itzulitako Lekobide eta Daviden kantuak. 1921ean, bere Verbo vasco familiar y dialogado liburua argitaratu zuen. Handik hamabi urtera, Itxaropena argitaletxean Goiz parraik eta beldubaik egiña («apostoluen egintzak») argitaratu zuen.[1]
Erreferentziak
🔥 Top keywords: Berezi:BilatuAzalaTxikipedia:AzalaCarles PuigdemontGonzalo BoyePello OtxandianoBerezi:AzkenAldaketakMaria AntonietaMikel AnteroNerea KortajarenaEuskaraWikipediaTxikipedia:LaukiCastillo SuarezGalicia (L-51)Euskal HerriaIhes beteaEneko AnduezaSarpenBigarren Mundu GerraTxikipediaPaleolitoaMetalLaguntza:Wikipediari buruzCreative CommonsNagore AranburuTraineru estropadaPaulo AzpiazuHaurdunaldiImanol PradalesArrainketariakArotzaren eskuakApirilaren 17Laguntza:SarreraTaula periodikoaTxikipedia:IgelTxikipedia:PaleolitoaOihana EtxebarrietaEuskadi Ta Askatasuna