Manuel Losada

margolari bizkaitarra

Galo Manuel José Losada Pérez de Nenin (Begoña, Bilbo, Bizkaia, 1865eko urriaren 16a - 1949ko urriaren 9a) margolaria eta kartelgilea izan zen.[1] Lekuona, Bougereau eta Carriérerekin hasi ondoren, Parisa joan zen ikastera. Ignacio Zuloagarekin eta Anselmo Guinearekin batera Bilboko Kurding Club eratu zuen.

Manuel Losada
Bizitza
JaiotzaBilbo1865eko urriaren 16a
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
HeriotzaBilbo1949ko urriaren 9a (83 urte)
Familia
Familia
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakmargolaria
KidetzaKurding Club

Bizitza

Jaioterrian eta Parisen egin zituen margolaritza-ikasketak. Pintore, zaharberritzaile, muralgile, kartelgile, eszenografo eta liburu-marrazkilari gisa egin zen ezagun. Bilbo zaharreko ohiturak jasotzen dituzten olio pintura asko utzi zuen. Madrilgo San Fernandoko Arte Ederretako Akademiako urgazle (1909), Bilbon sortu berri zen Arte Eder Museoko zuzendari (1913), eta Bilboko Artisten Elkarteko ohorezko lehendakari izendatu zuten (1945).

Erakusketa ugari egin zituen Euskal Herrian, Europan eta Espainiako estatuan, Madrilen izan ezik.

Lan nabarmenak

Erreferentziak

Kanpo estekak