Manuel Ziarsolo

euskal idazlea

Manuel Ziarsolo Gironella, Abeletxe (Bilbo, Bizkaia, 1902ko urtarrilaren 1a - ib., 1987ko irailaren 18a) euskal idazlea izan zen.

Manuel Ziarsolo
Bizitza
JaiotzaBilbo1902ko urtarrilaren 1a
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
HeriotzaBilbo1987ko irailaren 18a (85 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
euskara
Jarduerak
Jarduerakidazlea
Izengoitia(k)Abeletxe

Literaturaren Zubitegia: 404

Bizitza

Kirikiñoren babespean hasi zen euskaraz idazten, Euzkadi egunkarian. Eguna egunkariko zuzendaria izan zen gerra garaian. Bestalde, Ekin, Euzko, Gudari, Erri, Jagi-Jagi, Bizkaitarra, Anaitasuna eta Euzko-Gogoa agerkarietan eman zituen argitara lan aipagarrienak, eta Zeruko Argia aldizkariko Gazi-gezak umorezko atalaren egilea izan zen; 1976an, ipuin haiek bildu eta argitara eman zituen. 1956an, Eguberri-aizeak antzerki-lanari esker (Pedro Ignazio Barrutiaren Acto para la noche buena obraren egokitzapena) jaso zuen antzerki-saria. Ziarsolorenak dira, halaber, Bertsolari sariketa eta Gogozar Berbizkunde goizean antzezlanak. Antzezlan ugari utzi zuen argitaratu gabe. Euskaltzain urgazlea izan zen.

Lanak

Narrazioa

  • Gazi-gezak (1975, Edili)

Antzezlanak

Ekitaldi batekoak gehienak:

  • Eguberri-aizeak, 1956, Egan
  • Bertsolari sariketa, 1959
  • Gogozar Berbizkunde goizian, 1959
  • Afal orduan
  • Agur Donibane
  • Artzaiñaren ametsa
  • Atsoa gaztetu bear dogu
  • Bermioko portuan
  • Eztegu ta erdi
  • Gabon gabonetan
  • Gogozar Berbizkunde goizean
  • Goiz otoia
  • Jai arratsalde baten
  • Jai-aurrekoa
  • Katalin Errotako
  • Parisen gogo txarrez
  • Saku jantzia
  • Sorgiñak Etxaburun

Erreferentziak

Kanpo estekak


Euskal idazleak
Artikulu hau euskal idazle bati buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.