María España Almendro

mallorcar saskibaloi-jokalaria

 

María España Almendro
Bizitza
JaiotzaMallorca1992ko abuztuaren 9a (31 urte)
Herrialdea Espainia
Hezkuntza
Hizkuntzakkatalana
Jarduerak
Jardueraksaskibaloi jokalaria
Ibilbidea
TaldeakUrteakPosZbk
 
Posizio edo espezialitateahegalekoa

María España Almendro (Mallorca, 1992ko abuztuaren 9a) mallorcar saskibaloi-jokalaria da. Hegalean jokatzen du. Maria Almendro Pons Balearretako saskibaloi-jokalari aitzindariaren alaba da.[1][2][3]

Ibilbidea

Mariak hainbat taldetan jokatu du beheragoko kategorietan, baina ez zuen elitera jauzi egin 2010. urtera arte.

Espainiako beheragoko kategoriekin zenbait titulu irabazi zituen, hala nola, Europako Txapelketa 2010ean 18 urtez azpikoekin eta 2012an 20 urtez azpikoekin. Munduko txapelketa ere irabazi zuen 2011n 19 urtez azpikoekin.[2][4]

2014-2015 denboraldian Bahía San Agustín klubarekin fitxatu zuen.[5] 2016-2017 deboraldian Emakumeen Ligako Promete Campusean jokatu zuen.[4] 2019-2020 eta 2020-2021 denboraldiak SPAR Grande Canaria taldearekin jokatu ondoren, Euskotren San Sebastián IDK elkartean hasi zen 2021-2022 denboraldian.[6][7]

Euskotren San Sebastian IDK taldea

2023-2024 denboraldian bi kirolari izan ezik beste guztiak berriak ziren eta egokitu beharra zuten. Talde helduagoa eta moldagarriagoa, hau da, postu desberdinetan jokatzeko gauza ziren jokalari gehiago egotean aukera gehiago zituen Azuri Muguruza entrenatzaileak txandakatzeak egiteko, edo jokalariren bat min hartzean ordezkatzeko. Horrekin batera, taldeak esperientzia gehiago eukitzean eta jokalari guztiek Ligan jokatzen bizpahiru urte egotean, aurkariak ezagutzea abantaila zen, baita partidetako momentu erabakigarriak kudeatzeko orduan ere.[8]

Hasierako bi partidak irabazi egin zituzten. Lehena Bembibre (64-60)[9] aurkari zailaren aurka eta bigarrena Galizian Celtari (55-93)[10]. Maria Españak garrantzi handia eman zien lehendabiziko partidei, Espainiako Koparako sailkatzeko.[8]

Palmaresa

  • 2010ean Europako Txapelketa 8 urtez azpiko mailan
  • 2012an Europako Txapelketa 20 urtez azpiko mailan
  • 2011n Munduko txapelketa 19 urtez azpiko mailan.[2][4]

Erreferentziak

Kanpo estekak