María Malla

idazle, poeta, militante anarkista eta anarkosindikalista katalana

María Malla Fábregas (Alguaire , Segrià, Katalunia, 1918ko maiatzaren 20a - La Chapelle-Saint-Mesmin, Frantzia, 1995eko abenduaren 31) idazle eta poeta izan zen, baita militante anarkista eta anarkosindikalista ere.

María Malla

Bizitza
JaiotzaAlguaire1918ko maiatzaren 20a
Herrialdea Katalunia
HeriotzaLa Chapelle-Saint-Mesmin1995eko abenduaren 31 (77 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakkatalana
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakidazlea eta poeta

Malla Rosell edo Mariposilla izenez ere ezaguna.[1]

Biografia

Urtebete zuenean bere familia Castellbell i el Vilarren kokatu zen, Bagesen, (Katalunia). Sei urte zituela idatzi zuen bere lehen poesia, eta haurtzaroan argi utzi zituen liburuzain gisa zituen asmoak, nahiz eta bere gurasoek nahiago zuten ile-apaintzaile ofizioa ikas zezan.

Mojen ikastetxe batean eta eskola publikoan egin zituen lehen ikasketak. Nerabezaroan ile-apaintzaile ofizioa ikasi zuen eta Lleidan bizi izan zen senide anarkista batzuekin, pentsamendu libertarioan sartu zutenekin. Castellbel y el Vilarreko Juventudes Libertarias erakundeko idazkari, diruzain eta liburuzain aritu zen.[2]

Gaztaroan, Borraseko fabrikan sartu zen, eta CNTko sindikatuan afiliatu zen. Espainiako Gerra Zibilak eztanda egin zuenean, exiliatu beharra zuen. 1947an, Frantziara joatea lortu zuen Puigcerdà zeharkatuz, non bere kide Clemente Pujolekin bildu zen. Franco diktadorea hiltzean, udaro egiten zuen osteratxoa Castellbell i el Vilarrera, harik eta 1991n herri liburutegi bat sortzea lortu zuen arte, 2000. urtetik aurrera bere izenarekin bataiatua izan zena. [3]

Maria oso irakurzalea izan zen, eta antzerki zale sutsua. Antzerkigile eta aktore gisa ere jardun zuen. Idazle arloan, bere obra -gehiena gaztelaniaz- genero poetiko eta narratibokoa izan zen. Bere poemak eta narrazioak unean uneko arazo sozialei lotuta daude.[4]

Lanak

Poesia

  • El último romántico (1989)
  • Renacen entre páginas (1991, ISBN 8479540028 )
  • El grito silencioso (1991, ISBN 8479540745 )
  • Todo corazón (1993)
  • El amor del desamor (1995, ISBN 8478391584 )

Saiakera

  • Los cuadernos de Mara Mas (1990)
  • Mirna Keynes y otros relatos (1992)

Antzerkia

  • El Reinado de la paz, (1979)
  • Con ojos de luna (1986)

Argitaratu gabeak

  • Allá en la América del sur o La Prisca de los Andes
  • Buenas noches Graschi
  • Ellos, yo y Fatma Gin
  • Destellos de vida

Amaitu gabeko lanak

  • La muerte de una juventud
  • La espiritualidad conceptuada

Aldizkaietan argitaratukoak

  • Diario de la CNT
  • A.Z.B, revista de cultura internacional
  • El Brogit (revista local de Castellbell i el Vila

Aitorpenak

  • 2000.urtean Castellbell i el Vilarreko herri-bibliotekari Maria Malla izena jarri zioten, biblioteka sortzailearen omenez.[5]2015ean bibliotekaren logoa estreinatu zuten Maria gogoratuz. [6]
  • 2017an Mariaren lanari aitorpena gisa eta haren ekarpena bistaratzeko hitzaldia antolatu zen Lleidan [7]
  • 2018an Mariaren jaiotzaren urteurrenean "Emakume baten bizitza, garai baten memoria" izeneko mahai-inguru bat antolatu zuten Castelbell i el Villarren. [8][9]

Erreferentziak

Kanpo estekak

"Bombas incendiarias" Maria Mallak Durangoko Fidela Irazolari eskainitako poema