María Mariño

idazle galiziarra

María Mariño Carou (Noia, A Coruña, 1907ko ekainaren 8a - Folgoso do Courel, Lugo, 1967ko maiatzaren 19a) poeta galiziarra izan zen. 2007ko Día das Letras Galegas[1] (Galiziako Letren Eguna) berari dedikatu zioten.[2]

María Mariño

Bizitza
JaiotzaNoia1907ko ekainaren 8a
Herrialdea Espainia
HeriotzaSeoane do Courel (en) Itzuli1967ko maiatzaren 19a (59 urte)
Hobiratze lekuaSeoane do Courel (en) Itzuli
Heriotza moduaberezko heriotza: leuzemia
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
galiziera
Jarduerak
Jarduerakidazlea
Jasotako sariak
Genero artistikoaolerkigintza



Biografia

Familia apal batean sortu zen, bere aita zapataria zen eta ama jostuna. Lau neba-arreba ziren eta ikasketak amaitu gabe utzi behar izan zituen etxez-etxe jostun gisa lan egitera dedikatzeko. Laster jarri zioten María "a costureira" izena.

Ezagutu zuten pertsonek emakume sentikorra, eta bakartia zela gogoratzen dute, paisaia ikustea gustuko zuena, eta harmonia espiritualaren inpresioa helarazten zuena, fisikoki ederra eta dotorea izateaz gain. [3]

Bustoa Noian .

Finantza arazoengatik, Espainiako gerra zibila lehertu baino lehen, bere familia osoarekin Goiáns-era (Boiro) joan zen Goiáns-eko Pazoan sukaldari gisa lan egiten zuen izebaren etxera. Egonaldian, eta pazoko liburutegiari esker, lehenengo harremana izan zuen literatura idatziarekin.

Gerra Zibilean Berangora (Bizkaia) jo zuen, bertako marinel batekin ezkonduta zegoen ahizpa baten etxera. Gerraren tragediaren oroitzapenak Los años pobres. Memoria de guerra y posguerra kontakizuna idaztera bultzatu zuen..

Gerra amaitu baino lehenago, Boirora itzuli zen gurasoekin. 1939ko martxoaren 31an Roberto Posse Carballido irakaslearekin ezkondu zen eta berriro ere Euskal Herrira jo zuen. Elantxobeko eskolan hasi zen senarra maisu eta hantxe jarri ziren bizitzen. Bi urte bete baino lehen hil zen seme bat izan zuten

1946an, Galiziara itzuli ziren, zehazki Sierra del Caurel-era, euren ondasun guztiak behi gurdi batean eraman zituzten eta San Pedro de Esperante-ko eskola-etxean kokatu ziren.

Ama hiltzean, eta oraindik semearen heriotza gainditu gabe, Mariak depresioa jasan zuen..

Azkenik, Parada de Mouredan kokaturik, Mariak Uxio Novoneyra-ren familia ezagutu zuen adiskidetasun emankor bat hasiera emanez, 1953tik aurrera zenbait idazlerekin harremanetan jartzea ahalbidetu ziona, hala nola, Manuel María, Domingo García-Sabell, Victoria Armesto, Agustín Sixto Seco, Augusto Assía edo Ramón Piñeirorekin.[4]

1957 inguruan, María Mariño idazten hasi zen: lehenengo gaztelaniaz eta gero galegoz. Bere lehen liburua Palabra no Tempo 1963an argitaratu zuen.[5]

Idazlearen bizitza sinplea eta isolatua izan zen, eta hirurogeiko hamarkadako gaixotasun batek baino ez zuen aldatu.

Maria Mariño leuzemiaren ondorioz bihotzeko kolapso batek emanda hil zen 1967ko maiatzaren 19an; haren gorpuzkiak Romeor del Caurel hilerrian daude.

Lana

Poesia galegoz

  • Palabra no tempo (1963, Ediciones Celta).
  • Verba que comenza (1990, Concello de Noia).

Narratiba gaztelaniaz

  • Los años pobres. Memoria de guerra y posguerra (argitaratu gabea).
  • Más allá del tiempo (2007, Alvarellos argitaletxea).

Bildumak

  • Obra completa (1994, 2006, Xerais), Victoria Sanjurjo Fernández.
  • Antoloxía poética (2007, Galaxia), Patricia Arias Chachero.

Oharrak

  • Palabra no tempo (Hitza denboran): 1963an argitaratua 1000 aleko tiradarekin, Maria Mariñok bizirik zegoela argitaratu zuen liburu bakarra da.70 poema dira, 1958 eta 1963 artean idatziak, deskriptiboak eta autobiografikoak. Egileak bere bizitza eta errealitateaz nola sentitzen den erakusten du.
  • Verba que comenza (Hitza hasten da ): 1990ean hil ondoren argitaratua, 1966 eta 1967 artean idatzitako 27 poemaz osatutako multzo bat da (nahiz eta liburuan sartu behar ziren beste olerki batzuk geroago hainbat argitalpenetan agertuko ziren). Aurreko liburukoak baino olerki zabalagoak dira eta egileak bertso libreak erabiltzen ditu.

Aitorpenak

  • 2017an Noiako udalak plaka bat jarri zuen Cega kalean, Noia hirigune historikoan, Maria Mariño ehun urte lehenago jaio zen etxearen aurrean. Noiako etorbidean Mariaren busto ere jarri zuen udalak, Soledad Peñalva herriko eskutoreak egindakoa. [6]

Erreferentziak

Bibliografia

  • Arias Chachero, Patricia, (ed. e introd.), María Mariño, Antoloxía poética, Galaxia, Vigo, 2007.
  • Sanjurjo Fernández, Victoria (ed. e introd.), María Mariño, Obra completa, Xerais, Vigo, 1994.
  • Tarrío Varela, Anxo, Literatura galega. Aportacións a unha Historia crítica, Xerais, Vigo, 1994.

Kanpo estekak