María Wonenburger

María Josefa Wonenburger Planells (Montrove, Oleiros, 1927ko uztailaren 19a - Coruña, 2014ko ekainaren 14a) matematikari espainiarrak Estatu Batuetan eta Kanadan garatu zuen bere lana

María Josefa Wonenburger Planells (Montrove, Oleiros, 1927ko uztailaren 19aCoruña, 2014ko ekainaren 14a) matematikari espainiarrak Estatu Batuetan eta Kanadan garatu zuen bere lana. Fulbright beka jaso zuen lehen emakume espainiarra izan zen. Talde-teorian eta Clifford aljebran espezialista, batez ere Lie-ren aljebran. Kac-Moody teoriaren inspirazioa izan zen.[1] [2] Real Sociedad Matématica Española-ko ohorezko kidea. Galiziako Xuntak urtero ematen duen ikertzaileen sariari ematen dio izena. [3]

María Wonenburger

(2011)
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakMaría Josefa Wonenburger Planells
JaiotzaOleiros1927ko urtarrilaren 19a
Herrialdea Espainia
HeriotzaQ76648974 Itzuli2014ko ekainaren 14a (87 urte)
Familia
AitaBúfalo Wonenburger
Hezkuntza
HeziketaMadrilgo Unibertsitatea
Yale Unibertsitatea doktore
Tesi zuzendariaNathan Jacobson (en) Itzuli
Tomás Rodríguez Bachiller (en) Itzuli
Doktorego ikaslea(k)Robert Moody (en) Itzuli
Stephen Berman (en) Itzuli
Robert Russell Crawford (en) Itzuli
Bobby Lee Fincher (en) Itzuli
Edward George Gibson (en) Itzuli
Richard Lawrence Marcuson (en) Itzuli
Gary Joseph Sherman (en) Itzuli
Bette Warren (en) Itzuli
Hizkuntzakgaztelania
ingelesa
Jarduerak
Jarduerakmatematikaria, idazlea eta unibertsitateko irakaslea
Enplegatzailea(k)University at Buffalo (en) Itzuli
Indiana University (en) Itzuli
Jasotako sariak
KidetzaEspainiako Errege Elkarte Matematikoa

Biografia

Oleiros-en jaioa, lehen ikasketak Galiziako Coruña hirian egin zituen, Eusebio da Guarda Institutuan. Roller hockey-a, saskibaloia gustuko eta Bach-en musika zituen gustoko, baita ingelesa eta alemana ikastea ere. 1950ean Matematikako Lizentzia lortu zuen Madrilgo Unibertsitate Zentralean, non Julio Palacios fisikari aragoiarren ikasle izan zen. Madrilgo Unibertsitatean lortu zuen doktoretza Germán Ancochea eta Tomás Rodríguez Bachiller- ek zuzendutako tesiarekin.[4]

1953an Fulbright beka eskuratu eta Estatu Batuetako Yale Unibertsitaterajoan zen ikastera.[5] 1957an On the group of similarities eta Its projective group (Antzekotasunen taldea eta bere talde proiektiboa).Talde-teoriari buruzko doktore tesia aurkeztu zuen, Nathan Jacobson aljebraista nabarmenak zuzendua.[6]

Espainiako CSIC - Ikerketa Zientifikoen Goi Kontseiluan lanean aritu zen hiru urtez doktoretza ofizialki onartu arte.[7] [8]

1960an berriro atzerriratu zen, Kanadako Torontoko Unibertsitatean doktoretza ondoko beka bat jaso eta gero. Gizonezkoen klaustro bateko emakume bakarra zen. Han Robert Moody-ren doktorego tesia zuzendu zuen, gerora Wonenburgerren inspiraziozko Kac-Moody- ren aljebraren teoria bezala ezagutu dena.[9]

1966an Estatu Batuetako Buffaloko Unibertsitatean aritu zen eta1967tik 1983ra arte Indianako Unibertsitatean aritu zen irakasle.[10]

Ama gaixo zela eta 1983an Coruñara itzuli eta mundu akademikotik aldendu zen, AGAPEMA bezalako erakundeekin kolaborazio puntual batzuk kenduta.[10]

Ikasle talde batek Kac-Moody Teoriaren inspirazio gisa aitortu zuenean aitorpenak jasotzen hasi zen. 2007an Espainiako Matematika Errege Elkarteko ohorezko kide izendatu zuten eta 2010ean Coruñako Unibertsitateak honoris causa doktore izendatu zuen. Galiziako Xuntak bere omenez sortu zuen 2007az geroztik ematen den María Josefa Wonenburger Planells Saria.[3]

Obra

Talde-teorian eta Lie-ren aljebren teorian zentratu zen batez ere. Talde ortogonala eta hari dagokion talde proiektiboa aztertu zituen. Baita antzekotasun taldeen automorfismoak, Jean Dieudonnéren lanetan inspiratuta, eta sei baino dimentsio edo gehiago dituzten espazio bektorialetan aplikatuz.

Clifford aljebrako antzekotasun taldeak landu zituen ere, baina bereziki Lie aljebretan egin zuen ekarpena. Geroago, talde finituen eta Cartan-eko matrizeen sailkapenean aritu zen. Zortzi doktorego tesi zuzendu zituen eta bere ikasleen artean Robert Moody, Stephen Berman, Bette Warren, Edward George Gibson eta Richard Lawrence Marcuson daude.

Beste batzuekin idatzitako artikuluak
  • s. Berman, r. Moody, m.j. Wonenburger. 1972. Cartan matrices with null roots and finite Cartan matrices. Indiana University Math. Journal 21 (12 ): 1091–1099
Aldizkarietan idatzitako artikuluak
  • 1964. A decomposition of orthogonal transformations. Canadian Math Bull. 17 (3 ): 379-383
  • 1964. The automorphisms of Un+ (k, f) and PUn+ (k, f). Rev. Mat. Hisp.–Am. (4) 24: 52–65
  • 1963. The automorphisms of the group of rotations and its projective group corresponding to quadratic forms of any index. Canad. J. Math. 15: 302–303
  • 1963. Matrix ℵ-rings. Proceedings of the American Math Society, 142: 211–215
  • 1962. The Clifford algebra and the group of similitudes. Canad. J. Math. 14: 45–59
  • 1962. Study of certain similitudes. Canad. J. Math. 14: 60–68
  • 1962. The automorphisms of the group of similitudes and some related groups. Amer. J. Math., 84: 600–614
  • 1962. The automorphisms of PO8+ (Q) and PS8+ (Q). Amer. J. Math. 84: 635–641
  • 1962. The automorphisms of PS4+ (Q). Rev. Mat. Hisp.–Am. (4) 22: 185–195
  • 1961. Anillos de división. Gaceta Mat. Madrid 13: 3–8
  • 1961. The spin representation of the unitary group. Mem. Mat. Inst. “Jorge Juan” 24
  • 1960. El grupo simpléctico. Gaceta Mat. Madrid 12: 85–88
  • 1960. Study of a semi-involutive similitude. Rev. Mat. Hisp.–Am. 420: 34–45
  • 1960. Irreducible representations of the projective group of unitarian similitudes. Rev. Mat. Hisp.–Am. (4) 20: 147–176
  • 1960. The spin represenation of the unitary group. Rev. Mat. Hisp.–Am. (4) 20: 79–128, 238–250

Sariak eta Aitortzak

1990eko hamarkadan Santiagon egin zen Matematikaren Munduko Kongresu batean, herrialde ezberdinetako aljebraista ospetsuek bere falta somatu zuten, bere kategoriako eta anfitrioien nazionalitate bereko zientzialariaren ausentziaren gainean galdetuz, inork ez zuen gonbidatu. Une horretatik aurrera, ohore publikoak hasi ziren, besteak beste:

S. Berman nos mencionó recientemente que R. Moody y él siempre se sintieron muy afortunados de realizar la tesis doctoral bajo la dirección de María Wonenburguer. Recuerda Bernan el tiempo compartido con María haciendo matemáticas, siempre intercalado con momentos muy divertidos, gracias al gran sentido del humor que ella posee y a su forma de ser tan sencilla y espontánea. ...En muchas ocasiones le hemos comentado nuestra admiración por su extraordinaria lucidez y por su personalidad. Una frase textual suya resume perfectamente lo que transmite esta excelente mujer: "tengo tendencia a ser feliz"[2]

  • 2011an Coruñako Santa Margarita parkeko Zientzien Pasealekuan monolitoa egin zioten.[12]
  • 2011an Galiziako Kultura Kontseiluak hitzaldia antolatu zuen bere omenez.[13]
  • 2012an Oleiros-en, jaioterria, 10.000 metro koadroko parke bati María Wonenburger izena eman zioten.[14]

Ikusi ere

María Josefa Wonenburger Planells Saria

Iturriak

Erreferentziak

Kanpo estekak