María Zaragoza

idazlea

María Zaragoza Hidalgo (Madril, Madrilgo Erkidegoa, 1982ko irailaren 16a) madrildar idazlea da, eleberriak eta kontakizun-liburuak idatzi ditu, baita gidoiak eta testu dramatikoak ere. Bitarteko digitaletako artikuluekin ere kolaboratzen du.[1]

María Zaragoza

Bizitza
JaiotzaCampo de Criptana1982ko irailaren 16a (41 urte)
Herrialdea Espainia
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakidazlea

Twitter: MariaZaragoza00 Edit the value on Wikidata

Besteak beste, sari hauek jaso ditu: XXVII. Margarita Xirgu Irrati-antzerki Saria Un candidato para el fin del mundo (2019) lanarengatik, Ateneo Ciudad de Valladolid saria, Los alemanes se vuelan la cabeza por amor (2011) eleberriarengatik, edo Sevillako Ateneo Joven Eleberriaren Saria, Dicen que estás muerta (2010) eleberriarengatik.

María Zaragoza, Campo de Criptana 2020

Biografia

María Zaragoza Hidalgo Madrilen jaio zen (1982) eta Campo de Criptanan hazi zen 2000. urtera arte. Urte horretan, Madrilera itzuli zen berriro. 2004an, Antonio Gala Fundazioaren gazte sortzaileentzako beka bat lortu zuen. 2011n, Gaztela-Mantxako Erkidegoen Batzordeko Emakumearen Institutuaren aintzatespena jaso zuen, berdintasunaren alde egindako lanarengatik. Antonio Gala para Jóvenes Creadores Fundazioaren narratiba eta dramaturgiako tutorea izan da.[2]

Argitalpen nagusiak

Ipuin-liburuak

  • Ensayos sobre un personaje incompleto/Osatu gabeko pertsonaia bati buruzko saiakuntzak. Tau, 2000. ISBN 9788493064549

Eleberriak

  • Los alemanes se vuelan la cabeza por amor./Alemanek bere buruaz beste egiten dute maitasunagatik. Algaida, 2012. Valladolideko Ateneo Hiria saria. ISBN 9788498775600
  • Dicen que estás muerta/Hilda zaudela esaten dute. Algaida, 2010. Sevillako Ateneo Joven eleberri-saria. ISBN 9788498774801

Eleberri grafikoak

  • Berço de corvos. Didac Plaren marrazkiak. (Cuna de Cuervos-en Brasilen argitaratutako bertsioa). ARX, 2009. ISBN 8502101064.

Prosa poetikoa

  • Diario imaginario de la mujer tigre/Emakume tigrearen irudizko egunkaria. Cazador de ratas, 2015. ISBN 9788494415333

Aldizkari, argitalpen eta blogetako kolaborazioak

  • Lehen odola. Bi hilabeteko bizkarrezurra ingurune digitalean: mantxainformación.com[3]

Talde artistikoak

Zinema

  • Realidades de humo, Joaquin Loustaunau, Mexiko 2014. Film onenaren saria jaso zuen Nazioarteko Pozos jaialdian.
  • Cuentas divinas (Film laburra), Eulàlia Ramon. Espainia, 2022.[6]

Irrati-antzerkia

  • Un candidato para el fin del mundo/Munduaren amaierarako hautagaia, RNEk eta Caixa Fundazioak emandako Margarita Xirgu Irrati Gidoiaren XXVII. Saria irabazi zuen lana.[7]

Sariak, bekak eta aintzatespenak

  • 2002an Psyco-Tau eleberri-saria, Amores que matan lanarengatik.
  • Antonio Gala Fundazioaren beka, sortzaile gazteentzat, 2004-2005.[8]
  • 2010ean BCN week kontakizun-saria, "Una bota de postre" historiagatik
  • 2010ean El Buscón poesia saria, La Canción de Sylvia poemarengatik, Sylvia Plath-i omenaldia.
  • 2010ean Sevillako Ateneo Joven eleberri-saria, Dice que estás muerta lanarengatik.[9]
  • 2010ean Literatur Sorkuntzarako Beka.
  • 20101n institutuaren aintzatespena berdintasunaren alde egindako lanarengatik.[10]
  • Gaztelaniazko Portugaleteko hiriko bigarren saria: La moraleja de Caperucita roja kontakizunarekin.[11]
  • 2011n Ateneo Ciudad de Valladolid eleberri-saria, Los alemanes se vuelan la cabeza lanarengatik.[12]
  • 2019an Margarita Xirgu irrati-gidoiaren saria, RNE eta Radio Exterior de Españak emana.[13][14]
  • 2019an Pedro de Atarrabia Kontakizunetako Saria. [15]
  • 2022an Azorín saria La biblioteca de fuego lanarengatik.
  • 2022an SER Ciudad Real-en Komunikazioa saria.[16]

Erreferentziak

Kanpo estekak