Sylvia Plath

Idazlea, poeta

Sylvia Plath (Boston, Massachusetts, AEB, 1932ko urriaren 27a - Londres, Erresuma Batua, 1963ko otsailaren 11) ingelesezko estatubatuar poeta eta eleberrigile bat izan zen.

Sylvia Plath

Bizitza
JaiotzaBoston1932ko urriaren 27a
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
BizilekuaLondres
HeriotzaLondres1963ko otsailaren 11 (30 urte)
Hobiratze lekuaHeptonstall (en) Itzuli
Heriotza moduasuizidioa
Familia
AitaOtto Plath
AmaAurelia Plath
Ezkontidea(k)Ted Hughes  (1956 -  1963)
Seme-alabak
Anai-arrebak
Hezkuntza
HeziketaSmith College Artean graduatu : literatura zientzia
Newnham College (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakpoeta, idazlea, eleberrigilea, saiakeragilea, autobiografialaria, eguneroko-idazlea eta haur literatura idazlea
Enplegatzailea(k)Smith College
Lan nabarmenak
Jasotako sariak
Izengoitia(k)Victoria Lucas
Genero artistikoaPoesia konfesionala
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioaunitarismoa

sylviaplath.info
IMDB: nm0686799 Musicbrainz: 9b73926a-d249-4dfd-841b-db3a56be5d9f Songkick: 46265 Discogs: 854503 Find a Grave: 1580 Edit the value on Wikidata

Biografia

Zortzi urte zituenean argitaratu zuen bere lehen poema, eta sari ugari eskuratu zituen artean haurra zela. Cambridgeko Unibertsitatean irakaslea izan zen, eta bertan ezkondu zen Ted Hughes poetarekin[1]. Bere buruaz beste egin zuen Londresen 30 urte zituenean[2].

Hil ondotik handituz joan da Plathen itzala. 1982an Pulitzer saria eman zioten[3].

Idazlanak

Silviaren poemek, irudi zorrotzak, sarritan bortitzak, dituzte ezaugarri nagusitzat. Confessional Poetry edo poesia konfesionala deitutako joeraren ordezkari nagusietako bat da Robert Lowellek zabaldu zuen bidearen urratzaile gorenetekoa, Anne Sextonekin batera[1].

Bere idatziak batera eta bestera bidali zituen arren, bizi zela, bi liburu baino ez zizkioten argitaratu: The Colossus and Other Poems (1960) eta The Bell Jar. 1963an[4].

Lan nagusiak:

  • The Colossus (1960, poemak).
  • The Bell Jar (1963, eleberri autobiografikoa, Victoria Lucas izengoitipean argitaratua),
  • Ariel (1965ean argitaratua, poema-bilduma).
  • Three women (1968)
  • Crossing the Water (1971n argitaratua, poema-bilduma),
  • Johnny Panic and the Bible of Dreams (1977, kontakizun laburrak; Johnny Panic eta ametsetako Biblia).

Lan euskaratuak

  • Ariel eta beste poema batzuk. itzul.: Iñigo Astiz Denonartean, 2013[6].
  • Ispilua. itzul.: Maria Garziarena Garziarena-1, 1992
  • Beirazko kanpaia (Jatorrizko izenburua: The Bell Jar (1963)), Itz. Garazi Arrula Ruiz, Txalaparta, 2022[7].

Ondarea

  • Hil ondoren, haren memoriak, gutunak[8][8], egunerokoak[9], biografiak[10] eta beste argitaratu dira.
  • Christine Jeffs zinemagileak Sylvia estreinatu zuen 2003an, Sylvia Plath (Gwyneth Paltrow) eta Ted Hughes (Daniel Craig) poeten arteko amodio istorio dramatikoan oinarritutako filma[1].
  • Hiru emakume poema sorta antzezlan bilakatu zuen Mireia Gabilondo zuzendariak eta Bilboko Loraldia jaialdiaren barruan estreinatu 2018ko martxoan[11].
  • Tulips eta Lady Lazarus poemak SECRETISMO nesken musika taldeak kantu bihurtuta[12].

Erreferentziak

Kanpo estekak