Margaret Eliza Maltby

fisikari estatubatuarra

Margaret Eliza Maltby (Bristolville, Ohio, 1860ko abenduaren 10a - New York. 1944ko maiatzaren 3a) estatubatuar fisikari eta hezitzailea izan zen; besteak beste, erresistentzia elektrolitiko altuak eta soluzio oso disolbatuen eroankortasuna neurtzeagatik da ezaguna.

Margaret Eliza Maltby

Bizitza
JaiotzaBristolville (en) Itzuli1860ko abenduaren 10a
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
HeriotzaNew York1944ko maiatzaren 3a (83 urte)
Hezkuntza
HeziketaGöttingengo Unibertsitatea 1895) Doktoretza
Oberlin College (en) Itzuli
Massachusetts Institute of Technology
Tesi zuzendariaFriedrich Kohlrausch (fisikaria)
Jarduerak
Jarduerakfisikaria, kimikaria, unibertsitateko irakaslea eta emakumeen eskubideen aldeko ekintzailea
Enplegatzailea(k)Wellesley College
Barnard College  (1900 -  1931)

Bizitza eta ikasketak

Margaret familiaren baserrian jaio zen, Bristolvillen, eta “Minnie” izenez bataiatu zuten, bere bi ahizpen omenez. Aukera izan bezain laster, legalki izena aldatzea lortu eta Margaret Eliza jarri zuen. 1882an Oberlin College-n lizentziatu zen ( Arte ikasketak egin zituen) eta geroago, urtebetez, Art Students Leaguen, New Yorken, arte ikasketak jarraitu zituen.

1887an, kimikan eta fisikan zuen interesak, Massachusetts-eko Teknologia Institutuan (MIT) matrikulatzera bultzatu zuen.

MIT-en zegoen bitartean, Maltbyk bere irakaskuntzarako gaitasunak garatu zituen eta fisikako irakasle aritu zen Wellesley College-n 1889 eta 1893 urteen artean.

1891an MIT-en graduatu zen zientzietako lizentziatura batekin eta han gelditu zen graduondoko proiektu bat egiteko.

1893an Alemaniako Göttingen Unibertsitatera bidaiatzeko beka batean irakasteko etenaldia egin zuen.

1895ean doktoretza bat lortu zuen lehen emakume estatubatuarra bilakatu zen. Bere tesiaren gaia erresistentzia elektrolitiko handiko neurketa izan zen. Elkargoko Ikasleen Elkartearen bigarren beka batek Alemanian egoteko aukera eman zion doktoratu osteko lanak egiteko.

Gutxira, Maltby Estatu Batuetara itzuli zen, Wellesley Collegeko fisika departamentuko burua izan zen eta gero fisika eta matematika irakatsi zituen Ohioko Lake Erie Collegen.

1898an Friedrich Kohlrausch-en ikerketa-laguntzaile gisa aritu zen Alemanian. Bertan egon zen 1899ra arte, berriro Amerikara itzuli zen arte, Clark Unibertsitatean fisika teorikoan lan egiteko AG Websterekin.

1900. urtean Maltbyk elkarlan luze bat hasi zuen Barnard Collegerekin, lehenik eta behin kimikako irakasle gisa, 1903an fisika departamentura aldatu zen arte.

Irakasle laguntzailea izan zen 1913ra arte, eta 1931n erretiratu zen.

Irakasle moduan, oso gogorra eta trebea izan zen, bere ikasleek ezaugarri berdinak erakusten zituztela  azpimarratuz; pozik zegoen banakako laguntza behar izanez gero.

Ez zen inoiz ezkondu. 1902 urtean Philip Randolph Meyer, gertuko lagun baten umezurtza adoptatu zuen.

Bizitzan zehar musika gustatu zitzaion, maiz operara eta sinfoniara joaten zen.

Erreputazioa

Erreputazio handiko gizonezkoen fisikaren eremuan zuen ospea segurua zen. 1906an American Men and Women of Science lehen edizioan sartu zen herrialdeko 1.000 zientzialari garrantzitsuenetako bat bezala. Bere izena zerrendan gelditu zen 6 edizioetan; nahiz eta Barnard-en egin zuen agintaldian, Maltby bere irakaskuntzan eta administrazio-eginbeharretan sartuta egon zen ikerketa egiteko denbora gutxi aurkitu zuen.

Maltby gaitasun handiko emakumeek graduondoko eta doktoregoko programetan sartzeko aukerak izatearen defendatzailea izan zen. 1912tik 1929ra, American Association of Women Association (AAUW) beka batzordean aritu zen, zuzendaritza erakundean 1913-1924 bitartean; 1926an, AAUW-k Margaret E. Maltby Beka sortu zuen. Maltbyk aitorpen handia jaso zuen eta hainbat erakundetan parte hartu zuen, Zientzien Aurrerapenerako Amerikako Elkartea barne.

American Physical Societyn aukeratu zuten, eta 1960an bere argazkia American Journal of Physicsen sartu zen, non zortzi fisikarietako bat zen eta emakume bakarra.

Maltby-ren argitalpen zientifikoak

  • "Methode zur Bestimmung grosser elektrolytischer Widerstände," Zeitschrift für Physikalische Chemie 18:133-158 (1895).
  • "Methode zur Bestimmung der Periode electrischer Schwingungen," AnPhCh 61: 553 (1897).
  • "Das elektrische Leitvermögen wässriger Lösungen von Alkali-Chloriden und Nitraten," in Wissenschaftliche Abhandlungen der Physikalisch-Technischen Reichsanstalt. Vol. 3: 156 (1900) with F. Kohlrausch.

Maltby-ren argitalpenak irakaskuntzan

  • "A Few Points of Comparison between German and American Universities," PAColA 2ds. 62: 1 (1896).
  • "The Relation of Physics and Chemistry to the College Science Courses," Columbia Quarterly 18: 56 (Dec. 1915).
  • "The Physicist," in Careers for Women, Catherine Filene, ed. (Boston: Riverside Press, 1920): 430-433.
  • "History of Fellowships Awarded by the American Association of University Women, 1888-1929". New York: Columbia University Press, 1929.

Ohoreak

  • 1895an doktoregoa jaso duen lehen emakumea. Fisikan Göttingen Unibertsitatean
  • American Association of University Women European Fellow 1895-96
  • Fellow American Association for the Advancement of Science 1889
  • Fellow American Physical Society 1900
  • Appeared in first seven editions of American Men of Science 1906
  • Margaret E. Maltby Fellowship established by the American Association of University Women