Margarita Rivière

bartzelonar kazetari eta idazlea

 

Margarita Rivière

Bizitza
JaiotzaBartzelona1944ko abuztuaren 17a
Herrialdea Katalunia
HeriotzaBartzelona2015eko martxoaren 29a (70 urte)
Hobiratze lekuaCementiri de Sant Gervasi (en) Itzuli
Familia
Ezkontidea(k)Jorge de Cominges (en) Itzuli
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
katalana
Jarduerak
Jarduerakkazetaria, zutabegilea eta idazlea
Jasotako sariak

Margarita Rivière Martí (Bartzelona, 1944ko abuztuaren 17a- ibídem, 2015eko martxoaren 29a) bartzelonar kazetari eta idazlea izan zen, milaka kazetaritza-artikulu, elkarrizketa eta 30 liburu idatzi zituen. Bere jarrera aurrerakoi eta feministarengatik nabarmendu zen Trantsizio garaian.[1] Espainian kazetaritzan aritu zen lehen emakumeetako bat izan zen. Teresa Rubio eta biak Diario Barcelona egunkariko lehen bi emakume-kazetariak izan ziren. 1978an El Periódico de Catalunyako kide fundazionala izan zen.[2]

Biografia

Gurasoak Antonio Rivière Manéneta Maria del Pilar Martí Tusquets ziren. 1971n Jorge de Cominges kazetari, idazle eta zinema-kritikariarekin ezkondu zen.[3]

Rivière-k kazetaritza ikasi zuen Bartzelonako Elizaren Eskolan, eta Filosofia eta Letrak Bartzelonako Unibertsitatean, eta Parisen diseinua.[4]

Lan ibilbidea

Bere lehen kazetaritza-lanak modaren munduan egin zituen, Marie Claire aldizkari frantsesaren korrespontsal lanetan, 1965etik 1968ra.[5] Gero, 1971tik 1974ra Dossier Mundo ekonomia-monografia aldizkarian jarraitu zuen, eta erredaktore-burua izan zen. Geroago, Diario de Barcelona egunkarian Kultura saileko burua izan zen 1978ra arte, eta atal bereko buru El Periódico de Catalunyan, 1984ra arte. Hantxe, igandeko El dominical-en buru ere izan zen, aldi berean, egunero iritzi-zutabeak argitaratzen zituela. 1988tik 1992ra Kataluniako EFE agentziako zuzendaria izan zen.

Elkarrizketa batzuetan zera gogoratu zuen, egunkariaren instalazioetan emakumeentzako komunik ez zegoenez, urruti samar joan behar izaten zutela komunera.[6]

1977an Santiago Dexeus ginekologoarekin batera idatzi zuen lehen liburua, Espainian izan zen antisorgailuei buruzko lehen eskuliburua. Liburu hori argitaratu zenean, artean kode penal zaharra zegoen, eta haren 416. artikuluak antisorgailuak zabaltzea debekatzen zuen. Ez zegoen debekatuta haiek kontsumittzea edo saltzea, hedatzea baino.[7]

Ibilbide profesionalean zehar, elkarrizketan eta artikuluetan jarri zuen arreta, bereziki Katalunian. Hainbat ospetsu elkarrizketatu zuen, besteak beste, Juan Carlos I.a erregea, El Lute, Yoko Ono, Dalái lama, Pedro Almodóvar, Edgar Morin, Jordi Pujol, Elia Kazan, John Kenneth Galbraith, La Pasionaria (Dolores Ibarruri), Julio Iglesias. Bere artikuluak El País, El Periódico eta La Vanguardia egunkarietan argitaratu dira. 1981az geroztik, hiru urtez, egunero elkarrizketa bat argitaratu zuen El Periódico egunkarian.[8]

Gainera, Qué leer aldizkaria sortu zuen, telebista-saioak zuzendu zituen, hitzaldiak eta gidoiak idatzi zituen eta horien artean Bartzelonako Olinpiar Jokoen irekiera eta itxiera nabarmentzen dira.

Plaza & Janés argitaletxean, El círculo cuadrado saiakera-bildumaren zuzendaria izan zen.[9][10][11]

Rivièrek argitaratu zuen azken liburua botereari buruzko satira bat izan zen Clave K. 15 urte lehenago idatzi zen, baina ez zen argitaratu. Kataluniako botere-harremanak aztertu zituen. Gaixotasunagatik, ezin izan zuen liburuaren aurkezpenera pertsonalki joan eta ikus-entzunezko mezu bat bidali zuen.

Rivière 2015eko martxoaren 29an hil zen, 70 urte zituela, biriketako gaixotasun baten ondorioz.

Sariak

  • 1983an Bartzelonako Kazetaritza Saria.
  • 1992an Saioakerako Espasa saria.
  • 2007an Ibilbide europearra aintzatesteko saria.
  • 2010ean Kataluniako Emakume Kazetarien Elkartearen kazetaritza-ibilbidearen saria.[12][13]

Hil ondoko omenaldiak

Margarita Riviere saria

2015ean kazetaritza-zehaztasunari Margarita Riviere saria ezarri zitzaion. Kataluniako Emakune kazetarien Elkarteak (Associació de Dones Periodistes de Catalunya) (ADPC) bultzatutako saria da, Riviereren familiaren, Kataluniako Kazetarien Elkargoaren[14] eta Bartzelonako Udaleko Bizitza Zikloaren Zinegotzigoen, Feministen eta LGTB taldearen laguntzarekin. Cinta Sabate tortosarrak egindako brontzezko emakume eskultura bat jasotzen dute sarituek.[15] 2015ean, lehen edizioaren irabazlea Milagros Pérez Oliva kazetaria izan zen[16][17]eta ondoren etorri ziren Soledad Gallego-Díaz (2016),[18][19] ondoren etorri ziren Olga Viza (2017), Rosa Maria Mateo (2018),[20] Neus Bonet (2020),[21] Concita de Gregorio jatorri kataluniarreko italiar kazetaria (2021),[22] Almudena Ariza (2022).[23]

Margarita Rivière-ren 'Ateak irekiz' erakusketa,

2016ko apirilean, Margarita Rivière erakusketa inauguratu zen Kataluniako Kazetarien Elkargoan, Abriendo puertas/Ateak irekiz, kazetariaren eta idazlearen ibilbide profesionalari buruz, haren heriotzaren lehen urteurrena zela eta.[5]

Argitalpenak

Margarita Rivière kazetaria eta idazlea, 2000.

Feminismoari, modari, politikari, biografiari, kulturari eta kazetaritzari buruzko liburuak argitaratu zituen Rivièrek.

  • La moda, ¿comunicación o incomunicación? (1977)
  • Anticonceptivos y control de natalidad, Santiago Dexeusekin (1977)
  • Historia de la media (1983)
  • La generación del cambio (1984)
  • La aventura de envejecer, Santiago Dexeusekin (1987)
  • Un rebelde en el poder: Pasqual Maragall, Xavier Febrésekin (1991)
  • Lo cursi y el poder de la moda (Espasa Saiakera Saria 1992)
  • Cómo ser progre y de derechas (1993)
  • Periodista (1994)
  • La década de la decencia (1995)
  • Yo me escapé (1995)
  • Vivir la madurez con optimismo, la apasionante aventura de envejecer, Santiago Dexeusekin (1995)
  • El problema, José Gandía Casimirorekin (1996)
  • El segundo poder (1998)
  • Serrat y su época. Biografía de una generación (1998)
  • Crónicas virtuales. La muerte de la moda en la era de los mutantes (1998)
  • Mujeres y hombres: la impía rebelión, Salvador Ginerrekin (1999)
  • El mundo según las mujeres (2000)
  • El problema Madrid-Barcelona (2000)
  • El tabú: madre e hija frente a la regla, Clara Cominges Rivière alabarekin (2001)
  • El diario de Paloma Guerra (2002)
  • 3x1, Teresa Pàmies eta Pilar Raholarekin (2003)
  • Serrat: a los 60 años (2003)
  • El malentendido: cómo nos educan los medios de comunicación (2003)
  • El placer de ser mujer (2005)
  • La fama. Iconos de la religión mediática (2009)
  • Historia informal de la moda (2013)
  • Diccionario de la moda (2014)
  • En Clave K (2015)

Erreferentziak

Kanpo estekak