Maria Colera

gipuzkoar itzultzailea eta interpretea
Maria Colera Intxausti» orritik birbideratua)

Maria Colera Intxausti (Donostia, 1972) itzultzailea eta interpretea da.

Maria Colera

Bizitza
JaiotzaDonostia, 1972 (51/52 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
BizilekuaBartzelona
Hezkuntza
HeziketaDeustuko Unibertsitatea
Jarduerak
Jarduerakitzultzailea, interpretea eta irakaslea

Ibilbidea

Euskal Filologian lizentziaduna (Deustuko Unibertsitatea) da, eta Hitzaldietako Interpretazioko masterra egin zuen Madrilgo Unibertsitate Europarrean. Itzultzaile eta interprete autonomoa da, eta irakasle ere aritu izan da; esate baterako, Bartzelonako Unibertsitatean "euskal kultura, politika eta gizartea, eta literaturako"[1] eskolak eman izan ditu.

Hainbat literatura-lan ekarri ditu euskarara, esate baterako, Virginia Woolfen Gela bat norberarena. Halaber, katalanera edo gaztelaniara itzuli ditu euskarazko zenbait lan.

Hainbat hedabidetan kolaboratzen du, besteak beste, Argia aldizkarian.

Lanak

Saiakera

  • Mari Luz Esteban: El feminisme i les transformacions en la política (Pol·len, 2019). Euskaratik katalanera itzulia.
  • Onintza Irureta: No eran trabajadoras, sino mujeres (Manu Robles Arangiz Institutua, 2019). Euskaratik gaztelaniara itzulia.
  • Barbara Ehrenreich eta Deidre English: Sorginak, emaginak eta erizainak: Emakumezko sendalarien historia bat (Katakrak, 2019).
  • Joseba Sarrionandia: Jo no sóc d'aqui (Pol·len, 2014). Euskaratik katalanera itzulia, Ainara Munt Ojangurenekin elkarlanean.
  • Virginia Woolf: Gela bat norberarena (Consonni, 2013).
  • Colin Refrew: Arkeologia eta mintzaira: Indoeuroparren enigma (2002)

Narratiba

  • Iban Zaldua: Enlloc, mai (Godall, 2015). Euskaratik katalanera itzulia, Ainara Munt Ojangurenekin elkarlanean.

Erreferentziak

Kanpo estekak