Iban Zaldua

euskal idazlea

Iban Zaldua González (Donostia, Gipuzkoa, 1966ko otsailaren 18a - ) euskal idazlea da, ipuin arloan nabaria. Euskaraz eta gaztelaniaz idazten du.

Iban Zaldua

(2008)
Ahotsa
Bizitza
JaiotzaDonostia1966ko otsailaren 18a (58 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
BizilekuaGasteiz
Hezkuntza
HeziketaEuskal Herriko Unibertsitatea
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakkatedraduna eta idazlea
Enplegatzailea(k)Euskal Herriko Unibertsitatea
Jasotako sariak
KidetzaUdako Euskal Unibertsitatea
Mugimenduaerrealismo zikina
Genero artistikoakontakizun laburra
eleberria
saiakera

Inguma: iban-zaldua-gonzalez Literaturaren Zubitegia: 163

Biografia

EHUan Geografia eta Historian lizentziaduna da eta egun bertako Ekonomiaren Historia irakasle ere bai Letretako Fakultatean.[1] Gaur egun Gasteizen bizi da[2].

Ibilbide literarioa

Iban Zalduak ipuina, eleberria eta kritika landu ditu, baina ipuin eta istorio laburren arloan nabari da[3]. Hainbat komunikabide, aldizkari, eta blogetan hartzen du parte, hala nola, La Galleta del Norte, Lata, Parentesis, Argia, El País, Nabarra, Eremulauak eta Volgako batelariak. Azken horretan, aldizkari elektronikoaren erredakzio batzordeko partaidea izan zen[3].

Hasierako lanak 1980. hamarkadan izan ziren eta zenbait sari jaso zituen: Patios (1987) Gasteizko Hiria saria eta Veinte cuentos cortitos (1989) IV. Gipuzkoa Aldundia saria, adibidez. Nabariena, aldiz, 1990. hamarkadan izan zen. Gerardo Markuletarekin Ipuin euskaldunak (Erein, 1999) idatzi zuenetik, ipuingintza jorratu eta lan esanguratsu asko argitaratu ditu: Gezurrak, gezurrak, gezurrak (Erein, 2000); Traizioak (Erein, 2001); La isla de los ántropologos y otros relatos (Lengua de Trapo, 2002); Itzalak (Erein, 2004); Etorkizuna (Alberdania, 2005); Gerra zibilak (Argia, 2009); Ipuinak. Antologia bat (Erein, 2010)[3][4]. Etorkizuna ipuin bildumari esker 2006ko Euskadi Saria Euskarazko Literaturari irabazi zuen[5].

Zalduaren eleberrigintza umoretsua da. Horren adierazle dira bere bi eleberriak Si Sabino viviría (Lengua de Trapo, 2005) eta Euskaldun guztion aberria (Alberdania, 2008)[3].

Haur eta Gazte Literatura ere landu du Kea ur gainean (Elkar, 2002) eta Ile luzeen kondaira (Pamiela, 2004) eleberri laburrekin[3][2].

2012ko Euskadi Literatura Sarietan, berriz, Haur eta Gazte Literaturari zegokion garaikurra eskuratu zuen Azken garaipena (Ikastolen Elkartea, 2011) komikiari esker[6]. 2015eko urtarrilaren 6an, hiru ipuin sartu zituzten 'Best European Fiction 2015' antologian.[7]

Kritikari lana

Zalduak literatur eta musika kritika ere lantzen ditu, Oharrak & Hondarrak bere blogean, eta halaber musika iruzkinak eginez Euskadi Irratiko Faktoria saioan, "Asteko soinu banda" atalean (2017tik)ː adibidez, euskal gatazkaren historia musikala iruzkindu izan du tarte horretan.[8] Zalduak esana da, kritika ere badela "idazlearen zeregina, irakurlea den neurrian. Idazlea izatea kontu zirkunstantziala dela dio, naturalagoa dela irakurritakoaren gaineko iritzia ematea."[9]

Kritika saiakera alorrean, Obabatiko tranbia (Alberdania, 2002) eta Animalia disekatuak (Utriusque Vasconicae, 2005) ditu argitaratuak.[3] Arlo horretan, Euskadi Literatura Saria Gaztelaniazko saiakeran lortu zuen, Ese idioma raro y poderoso (Lengua de Trapo, 2012) lanarekin[10].

Idazkera

Mari Jose Olaziregiren iritziz, Zaldua narrazio oso laburrei neurria ondo hartu dien idazlea da, istorio zorrotz, ironiko eta umoretsuak eraikitzen dituelako. Haren lanen beste ezaugarri nabaria egileak paradoxak eraikitzeko daukan joera da, baita errealitatea eta fikzioa nahasiz, hiper-errealitateak sortzeko abilezia ere.[3]

Udako Euskal Unibertsitateko kidea

Informatikari Euskaldunen II. Bilkura (UEU ,1998)

Udako Euskal Unibertsitateko Historia Sailean ere aritu izan da irakasle gisa hainbat urtez, saila eratu zenetik. Urte haietan, hiru liburu hauetan hartu zuen parte:[11]

  • Historia: zientzia ala literatura?: historiari buruzko gogoeta sorta (1995, UEU) Pruden Gartzia Isastirekin[12]
  • Industrializaziotik desindustrializaziora? Euskal Herria kapitalismoaren... (1995, UEU) Mikel Zurbano Irizarrekin. ISBN: 84-86967-67-8
  • Militarismo eta antimilitarismo: iragana, oraina, erronkak (1997, UEU)[13]

UEUko Historiako sailburua izan zen eta, zenbait urtetan, Literaturako udako ikastaroen antolatzaile. Euskal komunitate zientifikoaren Inguma datu-basearen arabera, haren ekarpena 70 baino gehiago dira.[11]

Sariak

Lanak

Etorkizuna
Fitxategi:Ez
Audioa
Iban Zaldua, Etorkizuna liburuko eta izen bereko ipuinaren pasarte bat irakurtzen.
Datuak
Argitaratze-data2005
GeneroaNarrazioa
Jatorrizko izenburuaEtorkizuna. Hamabost ipuin ia politiko eta bat opari
IlustratzaileaAzala eta diseinua: Antton Olariaga
Orrialdeak122
ISBN84-96643-28-x
Sariak2006ko Euskadi Literatura Saria

Euskal komunitate zientifikoaren Inguma datu-baseak, guztira berak sorturiko 70 lan baino gehiago erakusten ditu.[14] Haren liburu aipagarrienak hauek dira:

Azken garaipena
Fitxategi:Ez
Audioa
Iban Zaldua, Azken garaipena komikiaren pasarte bat irakurtzen.
Datuak
Argitaratze-data2011
GeneroaKomikia
IlustratzaileaJulen Ribas
Orrialdeak48
ISBN978-84-938938-9-7
Sariak2012ko Euskadi Literatura Saria (Haur eta Gazte Literatura)

Narrazioa

Saiakera

  • Historia: zientzia ala literatura?: historiari buruzko gogoeta sorta (1995, UEU) Pruden Gartzia Isastirekin[12]
  • Industrializaziotik desindustrializaziora? Euskal Herria kapitalismoaren... (1995, UEU) Mikel Zurbano Irizarrekin. ISBN: 84-86967-67-8
  • Militarismo eta antimilitarismo: iragana, oraina, erronkak (1997, UEU)[13]
  • Obabatiko tranbia (2002, Alberdania)[17]
  • Itzulpena: Euskal Herriko ekonomi hazkundea eta gizarte-aldaketak (1100-1850) (1999, UPV/EHU) Emiliano Fernández de Pinedo[18]
  • Animalia disekatuak (Libeloak, panfletoak...) (2005, Utriusque Vasconiae)[19]
  • Ese idioma raro y poderoso (2012, Lengua de Trapo)
  • (Euskal) Literaturaren alde (eta kontra) (2016, Elkar)[20]
  • Korrespondentziak (2019, Etxepare Euskal Institutua-Erein). James Robertson idazle eskoziarrarekin batera

Haur eta gazte literatura

  • Kea ur gainean (2002, Elkar)
  • Ile luzeen kondaira (2003, Pamiela)
  • Azken garaipena (2011) Iban Zalduaren gidoia eta Julen Ribasen irudiez osatutako komikia da. 2052. urtean kokatutako istorio horrek zientzia-fikzioa eta genero beltza uztartzen ditu. Harekin, egileek 2012ko euskarazko Haur eta Gazte Literara alorreko Euskadi saria jaso zuten[21], komiki bati eman zitzaion lehenengo aldia[22]. 2013an, OEPLIk, Haur eta Gazte Liburuetarako Espainiako Erakundeak, IBBYren Ohorezko Zerrendarako aukeratu zuen: hor, Espainia osoko bederatzi lan aukeratzen dira, bi urtetik behin eta Azken garaipena zerrendako komiki bakarra izan zen[23].

Erreferentziak

Bibliografia

  • Sampedro Alegria, Aiora: Iban Zaldua: Gauza eta beste. - Egan, 2017-1/2, 97-111.

Ikus, gainera

Kanpo estekak