Maria Helena de Moura Neves

Maria Helena de Moura Neves (Jaboticabal, 1931ko urtarrilaren 31Araraquara, 2022ko abenduaren 17a[1]) brasildar hizkuntzalari eta irakaslea izan zen[2].

Maria Helena de Moura Neves
Bizitza
JaiotzaAraraquara1931ko urtarrilaren 31
Herrialdea Brasil
Heriotza2022ko abenduaren 17a (91 urte)
Hezkuntza
HeziketaSão Paulo State University (en) Itzuli
São Pauloko Unibertsitatea
HizkuntzakBrasilgo portugesa
ingelesa
frantsesa
gaztelania
italiera
alemana
Jarduerak
Jarduerakhizkuntzalaria, unibertsitateko irakaslea eta idazlea
Enplegatzailea(k)São Paulo State University (en) Itzuli
Mackenzie Presbyterian University (en) Itzuli  (2003ko abuztuaren 19a -

Bizitza

Otávio de Moura eta Anna Rebucci irakasleen alaba, liburuz inguratuta hazi zen. 17 urterekin irakasle titulua lortu eta lehen hezkuntzako eskolan irakasten hasi zen. Ezkondu ondoren Araraquarara joan zen bizitzera[3].

Hogei urtez haurrei irakatsi ondoren, São Paulo Estatuko Unibertsitatean (Unesp) sartu zen. Antzinako greziera eta latina ikasi zituen[3].

1970ean grezieran lizentziatu ondoren, alemana ikasten hasi zen unibertsitate berean. Literatura Klasikoko doktoretza hasi zuen São Pauloko Unibertsitatean, José Cavalcante de Souzaren zuzendaritzapean. 1972an São Paulo Estatuko Unibertsitatean irakasle laguntzaile gisa lan egiten hasi zen eta 1998an erretiroa hartu zuen, irakasle boluntario bezala jarraituz[3]. Gainera, Mackenzie Unibertsitate Presbiterianoan hitzaldiak ematen zituen[4].

2022ko abenduaren 17an hil zen Araraquaran, 91 urte zituela, istripu zerebrobaskularraren ondorioz[2][5].

Sariak

  • 2022: Ester Sabino saria[6]

Lanak

  • A vertente grega da gramática tradicional (1987)
  • Gramática na escola (1990)
  • A gramática funcional (1997)
  • Gramática de usos do português (2000)
  • A gramática: história, teoria e análise, ensino (2002)
  • Que gramática estudar na escola? Norma e uso na Língua Portuguesa (2003)
  • Texto e Gramática (2006)
  • A gramática do português revelada em textos (2018)

Erreferentziak

Kanpo estekak