Maria Mercè Roca

kataluniar idazle eta politikaria

Maria Mercè Roca i Perich (Portbou, Girona, Katalunia, 1958ko uztailaren 19a) kataluniar idazle eta politikaria da. Kataluniako Parlamentuko diputatu izan zen Kataluniako Ezker Errepublikanotik 2003tik 2010era, gero Gironako Udaleko zinegotzi izan zen 2015etik alderdi beretik. 2022an, Lletres Catalanes Institutuko dekanoa izendatu zuten.[1]

Maria Mercè Roca

(2005)
8. Letra Katalaen Instituzioaren dekano

2022ko maiatza -
Margarida Aritzeta i Abad

Gironako Udaleko zinegotzi

2015eko ekainaren 13a - 2019ko ekainaren 15a
comarcal councillor of Gironès (en) Itzuli

2015 - 2019ko uztailaren 11
Associació d'Escriptors en Llengua Catalanako deputy chairperson (en) Itzuli

2011 - 2015

Kataluniako Parlamentuko diputatua

2003 - 2010
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakMaria Mercè Roca
JaiotzaPortbou1958ko uztailaren 19a (65 urte)
Herrialdea Katalunia
Hezkuntza
Hizkuntzakkatalana
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakgidoilaria, idazlea, politikaria eta irakaslea
Lantokia(k)Bartzelona
Jasotako sariak
KidetzaSobirania i Progrés (en) Itzuli
Associació d'Escriptors en Llengua Catalana
Òmnium Cultural
Assemblea Nacional Catalana
Catalunya 2003 (en) Itzuli
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Kataluniako Ezker Errepublikanoa

mariamerceroca.cat
IMDB: nm1190852 Twitter: MariaMerceRoca Edit the value on Wikidata

Biografia

Langile-familia batean jaioa, gaztetan Gironara joan zen ikastera, eta hantxe finkatu zuen egoitza. Katalan Filologiako ikasketak osatu ez zituen arren, urte asko eman zituen katalanaren irakaskuntzan. 1980ko hamarkadaren erdialdean, Víctor Català saria irabazi zuen. Literatura-jarduerarekin jarraitu zuen ipuinen, eleberrien eta Secrets de familia telebistako seriearen gidoiaren produkzio ugariarekin, tv3k emititua. Bere literatura ibilbidean sari eta aintzatespen ugari jaso ditu eta bere lanak gaztelaniara, euskarara, frantsesera, alemanera eta neerlandera itzuli dira.

Zenbait urtez 'isilik' egon ondoren, 2018an literaturara itzuli zen "Nosaltres, les dones" ipuin-liburua argitaratuta. Sei ataletan banatuta dago liburua. Sei atalak emakumearen sei adinak direla uste du, nahiz eta definitzen zailak izan.[2]

Ibilbide politikoa

Kataluniako Parlamentuko diputatu izan zen 2003tik 2010era bitartean, lehen hiru urteetan Esquerra Republicana de Catalunyan integratuta zegoen Associació Catalunya 2003rekin.

Sobirania i Progrés plataformaren bultzatzaileetako bat izan zen 2006an.

2015eko udal hauteskundeetan Gironako alkatetzarako hautagai izan zen ERCren aldetik, eta gero zinegotzi eta ERC-MESeko bozeramaile.[3] 2018ko apirilean iragarri zuen ez zela 2019ko udal-hauteskundeetan aurkeztuko, tokiko exekutiboan konfiantzarik ez izateagatik, nahiz eta alderdiarekiko konpromisoari eutsi zion.[4]

Lanak

Narrazio laburra

  • 1986 Ben Estret
  • 1986 Sorta que hi ha horitzó
  • 1987 El col·leccionista de somnis
  • 1988 La veu del foc
  • 1988 Capitells
  • 1994 L'escrivent i altres contes
  • 2001 Contes personals: Tria a cura de Carles Cortès
  • 2006 Kenitra
  • 2018 Nosaltres les dones. Ipuin-liburua[2]
  • 2020 Al final t’agradaré (Rosa dels Vents).[5]

Eleberria

  • 1987 Els arbres vençuts
  • 1987 El present que m'acull
  • 1988 Perfum de nard
  • 1988 Com un miratge
  • 1990 La casa gran
  • 1990 Temporada baixa
  • 1992 Greuges infinits
  • 1993 Cames de seda
  • 1998 L'àngel del vespre
  • 1999 Temps de perdre
  • 2000 Delictes d'amor
  • 2002 Una mare com tu
  • 2003 L'últim tren
  • 2005 Els dies difícils
  • 2011 Bones intencions

Ez-fikzioa

  • 2001 El món era a fora (entrevistas)
  • 2005 Coses que fan que la vida valgui la pena
Aurrekoa:

Maria de la Pau Janer

Premio Ramon Llull de novela2000Hurrengoa:

Baltasar Porcel

Sariak

Monument al llibre, 2001
  • 1980ko hamarkadaren erdialdean, Víctor Català saria irabazi zuen
  • 1985 Sortek emandako Mercè Rodoreda ipuin- eta narrazio-saria, Sort que hi ha l'horitzó lanarengatik
  • 1987 Josep Pla saria, El present que m'acull lanarengatik
  • 1992 Sant Jordi eleberri-saria, Cames de seda lanarengatik
  • 2000 Ramon Llull eleberri-saria, Delictes d'amodio lanarengatik
  • 2012 Barcanova saria Mil revolts lanarengatik

Erreferentziak

Kanpo estekak

  • Maria Mercè Roca, Associació d'Escriptors en Llengua Catalana. Katalanez, gaztelaniaz eta ingelesez.