Mariana Hargain

Lapurdiko emazte bertsolaria

Mariana Hargain Etxepare (1860, Ezpeleta1925, Donapaleu) Lapurtar bertsolaria zen.[1]

Mariana Hargain
Bizitza
JaiotzaEzpeleta, 1860
Herrialdea Lapurdi, Euskal Herria
HeriotzaDonapaleu, 1925 (64/65 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
frantsesa
Jarduerak
Jarduerakbertsolaria

Bizitza

Ezpeletan sortua zen bat-bateko bertsularia eta bertsu jartzailea. Kanbon bizitu zen "Hegontoinia" baserrian[2] eta "Ipharagerrecoborda" etxean[3]. Espartingintzan eta laborantzan ari izanez.[4] 1891n ezkondua, seme baten ama zen. Hil zen Donapaleun 1925ean.

Kanbon agertu zen lehen aldiz plazan kantukide zituela D'Ibarrart, Laztiri eta Soule. Baina gehienetan kantukide zuen gazteago izanagatik Aña Debrua deitu emazte bertsularia. Arrakasta handia biltzen zuten bi andereek eta anitz galdetuak ziren.[5]

Bertso-sariketez bestalde Mariana Hargainek asko bat-bateko bertsu kantatu ditu ezteietan, bataioetan eta komunionetan.[1]

Bat-bateko bertso txapelketak

Bertso idatziak

Anton Abadiaren Lore Jokoetan

  • Bera, 1895: Ehun eta zenbait urthe[6]

Erreferentziak

Ikus, gainera

Kanpo loturak