Ezpeleta

Lapurdiko udalerria

Ezpeleta Lapurdiko hegoaldeko udalerri bat da, Lapurdi Garaian kokatua. Oso ezagunak ditu herriko piper gorriak.

Ezpeleta
 Lapurdi, Euskal Herria
Ezpeletako Euzkadi Hotela.


Armarria


Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Lurraldea Lapurdi
Administrazioa
Estatua Frantzia
Eskualdea Akitania Berria
Departamendua Pirinio Atlantikoak
ElkargoaEuskal Hirigune Elkargoa
BarrutiaBaiona
KantonamenduaBaigura eta Mondarrain
Izen ofiziala  Espelette
AuzapezaJean-Mairie IputxaGraxi Florence (2008-2014)
Posta kodea64250
INSEE kodea64213
Herritarraezpeletar
Kokapena
Koordenatuak43°20′25″N 1°26′52″W / 43.3403°N 1.4478°W / 43.3403; -1.4478
Map
Azalera26,85 km2
Garaiera77 metro
Distantzia22 km (Baionatik)
Demografia
Biztanleria1.987 (2018:  −4)
alt_left 1.038 (%51,1) (%48,5) 986 alt_right
Dentsitatea77,09 biztanle/km²
Zahartzea[1]% 24,79
Ugalkortasuna[1]‰ 52,2
Ekonomia
Jarduera[1]% 75,45 (2011)
Desberdintasuna[1]% 4,44 (2011)
Langabezia[1]% 5,3 (2013)
Euskara
Euskaldunak% 14,96 (2010)
Erabilera% 1,31 (2011)
Datu gehigarriak
Webguneahttp://espelette.mairie.com/

Geografia

Ingurune naturala

Udalerritik hainbat erreka igarotzen dira: Latsa erreka (hara isurtzen da Zubizabaleta erreka) eta Urotzeko erreka. Biak Errobira isurtzen dira, beherago, udalerritik kanpo. Antzara errekaren ibaiadarra den Urloko erreka ere Ezpeletako lurretatik igarotzen da. Urdazuri ibaira isurtzen den Larreko errekak ere udalerria zeharkatzen du, bai eta haren ibaiadar diren Farendeiko eta Erdiko errekek ere.

Udalerri mugakideak

Etxeak eta auzoak

  • Legañoa
  • Xerrenda
  • Burgua
  • Basaburu
  • Mendia

Herria

Ezpeletako ikuspegia

Giro atsegineko herria da eta, horko Ezpeletako piperren bidez, bizitasuna eramaten dute “ahogozo”ko Frantziara.

Herriak bi auzo ditu, eta Kanbora doan errepideak bi auzo horiek banatzen ditu. Goial­dean udaletxea (herriko etxea) dago, Errenazimentu garaiko Jauregia gazteluan. Bailaratxoaren atzeal­dean, San Esteban eliza sendoa altxatzen da. Lapurdiko dorre klasikoa du eta XVII. mendearen hasieran eraiki zuten, baita haren erretaula nagusia ere. Alboetan, berriz, al­de batean, eseritako Ama Birjina dago, Michelangeloren estilokoa; beste al­dean, Kristo bikain bat. Riberaren olio-pintura bat dago, Ezpeletako baroiaren dohaintza. Halaber, badira ere bertan Errenazimentuko ur bedeinkatuko ontzi bitxi bat eta kantore barroko bat.

Hilarrien bil­duma oso interesgarria da, baita lau esbastika dituen hilobi‑harria ere bai. Hilerri horretan bertan, absidearen ondoan, Agnès Soureten hilobia dago, historian lehendabiziko aldiz, Frantziako neska ederrena edo "Miss France" hautatua, eta 1902an Ezpeletan sortua.

Eraikinak

Historia

Olha izeneko tokian historiaurreko bizilekua dago. Moustier aldiko hezur eta harri landuak atzeman dira bertan.[2]

Ekonomia

Ezpeletako piperra

Sakontzeko, irakurri: «Ezpeletako piperra»
Ezpeletako piper gorri min ezagunak

Bertako piper gorri minak oso ezagunak dira eta oso aintzat hartuak sukaldaritzan, saltsak, barrubeteak eta abar prestatzeko.

Adibidez, bixigarria ematen die dela pil-pilean egindako bakailaoari, dela marmitakoari, dela axoari. Ezpeletar esapideak dioenez: «Euskaldun, fededun, biperdun».

Urtero urrian izaten da Ezpeletako Biper Gorriaren Eguna, herrira milaka bisitari dakartzana.[3]

Demografia

XIX. mendearen erdialdean 1.700 biztanle baino gehiago izatera iritsi zen Ezpeleta, baina hurrengo hamarkadetan lagunak galtzen hasi zen eta 1960ko hamarkadan behea jo zuen, 1.200 biztanle inguruan. Ondoren hazkunde nabarmena izan zuen udalerriak, eta XXI. mendearen hasieran 2.000 biztanleen maila gainditu zuen.

Ezpeletako biztanleria
Datuen iturburua: INSEE
Ezpeletako kalea

Politika

Kultura

Mitologia

Jaiak

Uda‑garaian Donibaneko ekimen‑sindikatuak jaial­diak eta ikuskizunak antolatzen ditu. Herriko festak ekainaren 24ean hotsandiz ospatzen dituzte, San Joan Bataiatzailearen egunean. Bezperako sua festen hasiera izan ohi da.

Kirolak

2018ko Frantziako Tourreko azken aurreko etapa erabakigarria bertan amaitu zen, uztailaren 28an; Geraint Thomas galesak maillot horia berretsi zuen eta, ondorioz, itzuli frantseseko garaile litekeena bihurtu.

Euskara

Ezpeletako Pierre Sauveur[4] (Ahotsak[5] proiekturako)

Ezpeletan[6] Sara-Ainhoa inguruko euskara[7] mintzatzen da, nafar-lapurtarraren aldaera bat.

Ezpeletar ospetsuak

Armand Daviden omenezko plaka Ezpeletan.

Erreferentziak

Kanpo estekak

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Wikiatlasa