Mariasun Quiñones

euskal futbolaria

Mariasun Quiñones Goikoetxea (Hondarribia, 1996ko urriaren 29a) gipuzkoar futbolaria da, atezain jokatzen duena. Gaur egun Espainiako Emakumezkoen Futbol Ligaren Lehen Mailan aritzen den Real Sociedad futbol-taldean jokatzen du. 1 dortsala darama eta taldeko bigarren kapitaina da.[1]

Mariasun Quiñones

Bizitza
JaiotzaHondarribia1996ko urriaren 29a (27 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Hezkuntza
HeziketaDeustuko Unibertsitatea
Hizkuntzakgaztelania
euskara
Jarduerak
Jarduerakfutbolaria
Ibilbidea
TaldeakUrteakJG
Real Sociedad /
futbol femeninoko Espainiako selekzioa /
 
Posizio edo espezialitateafutbol atezaina
Altuera171 zentimetro

Twitter: Mariasun_Q Instagram: mariasun_q FIFA: 398095 UEFA: 250097455 Edit the value on Wikidata
Mariasun Quiñones taldeko atezaina

Ibilbidea

Txikitatik futbolarekiko grina izan du, batez ere zutoin azpian egoteko. 2010ean, Hondarribiako futbol taldean hasi zen jokatzen eta 2011n Mariño Kirol Klubean jarraitu zuen. Hiru denboraldi egin zituen Irungo taldean, hasieran gazteen taldean eta ondoren talde nagusian eta bertako kapitain izatera ere heldu zen. Azken denboraldian Emakumezkoen bigarren mailara igo zen Mariño taldearekin.

Erreala

2013-14 denboraldiaren amaieran Errealeko atezaina zen Sokoa Azkaratek erretiroa hartu zuen eta haren hitsunea betetzeko mariasu Quiñones fitxatu zuen 2014ko udan. Talde txuriurdinean 18 urte zituela debutatu zuen.

2019ko Maiatzaren 11n, klubarekin lehen titulua (Erregina Kopa) lortu zuen Granadan, Nuevo Los Cármenes estadioan. Aurkaria Atletico Madril izan zen eta Reala suertatu zen garaile, 2-1 emaitzarekin.[2] Mariasun partidako hoberena hautatua izan zen (MVP).[3]

2020ko Otsailan, lehenengo Espainiako emakumezkoen Superkopa jokatu zuen Salamancan. Finalerdietan Levante gailendu eta finala Bartzelonaren aurka galdu ostean, txapeldunorde geratu zen.

Espainiako Selekzioa

2017ko Martxoaren 6an debutatu zuen Espainiako Selekzio nagusiarekin Algarbeko Nazioarteko txapelketan. Partida horretan lortutako berdinketari esker, txapelketako finalerako txartela lortu zuen.[4] Finalean titulua bereganatu zuen.[5]

Taldeak

TaldeaUrtea
Hondarribia F.E2010 - 2011
C.D. Mariño2011 - 2014
Real Sociedad2014 -

Garaipen zerrenda

Txapelketa nazionalak
TituluaTaldeaHerrialdeaUrtea
Erreginaren-kopaErrealaEspainia2018-2019
Txapelketa internazionalak
TituluaTaldeaXedeaUrtea
Algarve-ko kopaEspainiako selekzioaPortugal2017

Palmaresa

Sariak

Erreferentziak

Kanpo estekak