Marina Comas

kataluniar aktorea

Marina Comas Oller (Santa María de Besora, Bartzelona, Katalunia, 1996ko irailaren 1a) kataluniar aktorea da.[1] 2011n aktore berri onenaren Goya saria irabazi zuen, baita bigarren mailako aktore onenaren Gaudí saria ere, Pan negro (Pa negre) filmean egin zuen paperarengatik.[2][3]

Marina Comas
Marina Comas Gaudí sarietan, 2011 Irudi gehiago
Bizitza
JaiotzaSanta Maria de Besora eta Bartzelona1996ko irailaren 1a (27 urte)
Herrialdea Katalunia
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
katalana
Jarduerak
Jarduerakaktorea
Jasotako sariak

IMDB: nm3608932 Allocine: 508242 Allmovie: p685341 TCM: 12819965
Twitter: ladywellesley Edit the value on Wikidata

Biografia

14 urterekin egin zuen debuta Pan negro (Pa negre) filmean. Paper horri esker, aktore errebelazio onenaren Goya Saria irabazi zuen eta bigarren mailako aktore onenaren Gaudí Saria.

2011n Terra baixa filmean parte hartu zuen. Geroago Patricia Ferreiraren Los niños salvajes (Els nens salvatges) filmeko protagonista izan zen,[4] Àlex Monner eta Albert Barorekin batera, Malagako zinemaldiko film onenaren Urrezko Biznagaren irabazlea.[5]

Filmografia

Hauexek dira bere lan batzuk:[6]

UrteaFilmaPertsonaiaZuzendaria
2014El café de la MarinaRosaSilvia Munt
2013Canguro(film laburra)LauraPau Cabarrocas
2012Los niños salvajes (Els nens salvatges)OkiPatricia Ferreira
2011Rem (film laburra)AliciaJavier Ferreiro
2010Pan negro (Pa negre)NúriaAgustí Villaronga

Telebista

UrteaSerieaPertsonaiaKatea
2014La RieraCandelaTV3
2013Pulseras rojasNuriaTV3, TNT eta Antena 3
2011Terra BaixaNuriTV3

Sariak

GOYA SARIAK
UrteaKategoriaFilmaEmaitza
2011Emakumezko aktore berri onenaPan negro (Pa negre)Irabazlea
GAUDÍ SARIAK
UrteaKategoriaFilmaEmaitza
2013Aktore protagonista onenaLos niños salvajes (Els nens salvatges)Izendatua
2011Bigarren mailako aktore onenaPan negro(Pa negre)Irabazlea

Erreferentziak

Kanpo estekak