Marko Vovtxok
Maria Oleksandrivna Vilinska —ukraineraz: Марія Олександрівна Вілінська—, Marko Vovtxok —ukraineraz: Марко Вовчок— izengoitiaz ezagunagoa (Jekaterininskoe, Errusiako Inperioa, 1833ko abenduaren 22agreg./abenduaren 10ajul. – Dolinsk, Errusiako Inperioa, 1907ko abuztuaren 10agreg./uztailaren 28ajul.) idazle eta itzultzaile ukrainarra izan zen.
Marko Vovtxok | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Мария Александровна Вилинская-Маркович |
Jaiotza | Yekaterininskoye (en) , 1833ko abenduaren 10a (juliotar egutegia) |
Herrialdea | Errusiar Inperioa |
Heriotza | Naltxik, 1907ko uztailaren 28a (juliotar egutegia) (73 urte) |
Hobiratze lekua | Naltxik |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Opanas Markovych (en) (1851ko urtarrila - 1867ko irailaren 1a) |
Seme-alabak | |
Anai-arrebak | ikusi |
Leinua | Markiewicz (en) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | ukrainera frantsesa errusiera |
Jarduerak | |
Jarduerak | itzultzailea, idazlea, haur literatura idazlea eta editorea |
Jasotako sariak | ikusi
|
Mugimendua | errealismoa |
Izengoitia(k) | Марко Вовчок, Я. Канонин eta Marko Vovchok |
Genero artistikoa | kontakizun laburra |
Bizitza
Jekaterininskoe herrian jaio zen pobretutako familia noble batean[1]. Gurasoak Aleksandr Alekseevitx Vilinski eta Paraskeva Petrovna Danilova izan ziren[2]. Errusierazko hedabidean hazi zen[3]. 1845ean, Kharkiveko barnetegi pribatu batean ikasi zuen[4].
16 urte zituela, Opanas Markovytx folklorista eta etnografo ukrainarra ezagutu zuen[1]. 1851ko urtarrilean ezkondu ziren[5]. Opanasek zuzentzaile lanpostu bat lortu zuen Txernihiven. Laster Maria haurdun geratu zen. Alabari Vera izena jarri zioten eta ez zen luzaro bizi[5].
Orduan, lan bila, Markovytxtarrak Kievera mugitu ziren, non Opanasek Estatuko Jabetza Ganberako kontulari lana lortu zuen[5]. 1853an, Bohdan semea jaio zitzaien[5].
1856an, Mariak lehen istorioak idatzi zituen: «Erredenzioa» eta «Aita Andriy». Senarrak San Petersburgon bizi zen Panteleimon Kulix lagunari bidali zizkion lan hauek. Istorioak gustatu zitzaizkion eta beste lan batzuk ere bidaltzea eskaini zion. Pixkanaka-pixkanaka, beste hamar istorio idatzi zituen, Marko Vovtxok izengoitiaz sinatutako Herri-ipuinak izeneko lehen liburua osatu zutenak (familiako kondairaren arabera, arbaso batek Marko izena eta Vovk —Otso— ezizena zituen)[5].
1859. urtearen hasieran, San Petersburgora joan ziren Markovytxtarrak[5].
1870eko hamarkadan errusierara egindako itzulpenen plagioagatik eskandalu baten ostean, ia amaitu zuen literatur ibilbidea. Orduan argitu zen ez zituela itzulpenak egiten eta beste idazleak kontratatzen zituela[6]. 1878an, San Petersburgo utzi zuen[7] eta Mikhail Lobatx-Zhutxenkorekin ezkondu zen[8]. 1891n Boris biloba adoptatu zuen[2].
1907ko abuztuaren 10ean hil zen Dolinsken[9].
Lanak
- Narodni opovidannia (1857, 1862, 1865)
- Institutka (1862)
- Vid sebe ne vtetxex / Pavlo Txornokril (1862)
- Vykup (1862)
- Marusia (1875—1878)
- Txortova prygoda (1902)
- Haidamaky (1908)
- Diak (1908)
- Jak Khapko solodu vidriksia (1908)