Behind the Frame: The Finest Scenery

2021eko bideojokoa
Markoaren atzean: paisaiarik onena» orritik birbideratua)

Behind the Frame: The Finest Scenery abentura-joko bat da, Silver Lining Studio taiwandar garatzaileak sortua, eta Akupara Games eta Akatsuki Taiwan Inc.-ek argitaratua.[1] Jokoa Microsoft Windows, macOS, iOS eta Android-entzat sortu zen 2021eko abuztuan, eta gero Nintendo Switch eta PlayStation 4arentzat 2022ko ekainean.[2][3]

Behind the Frame: The Finest Scenery
Jatorria
Argitaratze-data2021
Izenburua傾聽畫語:最美好的景色, 倾听画语:最美好的景色, Behind the Frame 〜とっておきの景色を〜, Behind the Frame: The Finest Scenery, Behind the Frame: 가장 아름다운 경치, Behind the Frame: Das schönste Bild, Behind the Frame: El paisaje más bello, Behind the Frame: Les plus beaux paysages, Behind the Frame: Il paesaggio più bello eta Behind the Frame: Живые полотна
Jatorrizko herrialdeaTaiwan
ArgitaletxeaAkatsuki Inc. (en) Itzuli eta Akupara Games (en) Itzuli
Banatze bideadeskarga digitala
Ezaugarriak
Genero artistikoaescape room video game (en) Itzuli
Hizkuntzatxinera, ingelesa, japoniera, koreera, frantsesa, italiera, alemana, gaztelania eta errusiera
Joko-moduabakarka jokatzeko modua
EuskarriaMicrosoft Windows, macOS, Android, iOS, Nintendo Switch eta PlayStation 4
Sarrera gailuaukimen-pantaila eta sagua
Adin-sailkapenaEveryone
Software motoreaUnity (en) Itzuli
Bestelako lanak
MusikagileaYuchain Wang (en) Itzuli
Historia
Nominazioak
D.I.C.E. Award for Mobile Game of the Year (en) Itzuli
25th Annual D.I.C.E. Awards (en) Itzuli

Apple Design Award for Visuals and Graphics (en) Itzuli
Apple Design Awards 2022 (en) Itzuli

Independent Games Festival Award - Excellence in Visual Art (en) Itzuli
Independent Games Festival Awards 2022 (en) Itzuli
silverliningstudio.co…

Argumentua

Studio Ghibli gogorarazten duen arte estilo batekin, jokalaria artista margolari gisa aurkezten du jokoak, galeria aurkezpen baterako bere ordura arteko azken artelana amaitzeko zorian. Pintura osatu ahala, jokalariak, pixkanaka, zoriak eta arteak azaleratutako istorio emozional bat aurkituko du.[4]

Harrera

Jokoak 73/100 puntuazioa jaso zuen Metacritic-en, iruzkin mistoak edo ertainak adieraziz.[2] Eurogamer-en Judith Carlek "itxura magikoa" zeukala esan zuen, baita jostagarritasun lasaigarria zeukala ere.[5] IGNko Rebekah Valentinek esan zuen inoiz ez zela aspertu ikusteaz, "bakezale" eta "Ghibli-itxuradun" bezala deskribatuz.[6] Pocket Gamer-ek honela deskribatu zuen jokoa: "esperientzia lasaigarria da, eta seguru asko ohean murgilduta zauden bitartean gozatu nahi izango duzuna, egun luze eta nekagarri baten ondoren".[7] PC Gamer-ek hau esan zuen: "maite ditudan pertsonek nirekin zerbait partekatzen dutenean hobeto baloratzeko joerarekin utzi nau, adibide ezberdinetan: egin duten artea, koordinatzen egon diren janzkera edo kafe pixka bat egiterakoan".[8] Rock Paper Shotgun-eko Alice Bell-ek "Behind the Frame-k esperientzia gozo-gozoa, izugarri lasaia, eta, aldi berean, oso gauza distiratsua eta alaitasunez betea, kanpora irten eta nik neuk zerbait sortzera bultzatu ninduena" gehitu zuen zuen.[9] Arte eta Zientzia Interaktiboen Akademiak Mugikorrerako Urteko Joko bezala izendatu zuen Behind the Frame urteroko D.I.C.E. Awards sarietan.[10]


Erreferentziak

Ikus, gainera

Kanpo estekak