Markos Gimeno

Euskal musikari, hitzperimentugile eta antzezlea

Markos Gimeno Vesga (Ermua, 1974ko maiatzaren 3a – Eibar, 2018ko abenduaren 7a) artista polifazetikoa eta hitz-joko egilea izan zen. Sormenerako gaitasun handiko gizona izan zen, bere ekoizpenak ukitu umoretsu eta ironikoz jantzi zituena. Ingurukoak alaitu, entretenitu eta pentsatzen jartzeko dohaina zeukan, baina bere bipolartasun gaixotasunaren ondorioz, depresio tarteak ere izaten zituen. 44 urterekin, bere buruaz beste egin zuen Eibarren.[1]

Markos Gimeno

Bizitza
JaiotzaErmua1974ko maiatzaren 5a
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
HeriotzaEibar2018ko abenduaren 7a (44 urte)
Familia
AmaBegoña Vesga
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakidazlea, musikaria eta aktorea
KidetzaPuto Amoak Matematiketan
Julio Kageta

Discogs: 3129133 Edit the value on Wikidata

Musika

Puto Amoak Matematiketan 2002an, Mutrikuko Gaztetxean.

Musikan, Ermuko talde desberdinetan jardun zuen batik bat. Baxujolea izan zen lehenengo The Pepes taldean, gero Julio Kageta[2] rock taldearen azken formazioan, Dantzut-en beranduago,[1] eta azkenik, PAM edo Puto Amoak Matematiketan taldean. Diskoetako batzutan abeslari izateaz gain, letragile eta karatulagile ere aritu zen. [3]

Hitzak

1998tik aurrera,[4] Gimenok hitz-jokoak, homonimiak, palindromoak[5] (autore erotua esaten zion bere buruari) eta asmakizun[6] linguistikoak jorratu zituen euskaraz[7], espainieraz edo hizkuntzak nahasiz. Arlo hori jorratzen duten nazioarteko foroetan euskaldun bakanetako bat zen.[8] [9] [10][11]

Berak sortutako Hitzokeiren bitartez sareratu zituen hitz-joko batzuen adibidea:

  • MARGARETH TA CHER: Erresuma Batuko trikitilari bikote kontserbadorea.
  • LEIAKIDE: Star Wars sagako beste pertsonaia guztiak.
  • ZALDI EMOA: My Chemical Romance gustatzen zaion euskal komikigilea.
  • XALBADOR DE BAHIA: brasildar bertsolari ospetsua.
  • INTXAURRA: haurrak puzten dituen fruitua (alergiengatik ziurrenik).

Antzezle

Markos Gimeno gogoan 2019ko Goya sarietan

Juanma Rodriguezekin, “Hipo y Kondrias”[12] eta “Macho-maris”[13] bikote artistikoa osatu zuen, 2011tik aurrera.[14] Azkenaldian “SkizopozikS” errezitaldi hitzperimentala antzezten ari zen bakarka.[15]

Lanak

Autoekoiztutako liburuak:[16]

  • “131 AZA” (2014)[17]
  • “SkizopozikS” (2016)[18]

Sarean sortutakoak:

Bere obra ardatz hartuta:

  • 2023 urtean Joseba Sarrionandiak idazleak ermuarraren hitz jokoetan oinarritutako "Markos Gimenoren 101 Letrakartel" liburua argitaratu zuen, formatu handiko kartel eta aipu literario ezberdinez osatua.[21][22]

"Markos Gimenoren obrak hizkuntzaren normaltasun faltsutik ateratzen gaitu, hizkuntza bizileku eta sormen espazio bihurtuz: palindromo ustekabekoak, hitz asmatu barregarriak, anagramak, grafiti ederrak… (...) Markosen jenialtasuna erreibindikatu nahi dut 101 Letrakartel liburuarekin."Joseba Sarrionandia

Aitortzak

Palindromoekin ilustratutako kartelak Gernikako Euskal Herria Museoaren erakusketan ikusgai.

Bere heriotzaren albisteak Gimenoren inguruko lagun eta artisten bat-bateko erantzuna ekarri zuen. Besteak beste:

  • 2019an Espainiako Goya Sarietan aipamena egin zitzaion [23]
  • haren heriotzaren 404garren egunean Ermuan "404 días sin Markos Gimeno Vesga" izenburupeko omenaldi ekitaldia egin zen[24]
  • 2020an Gimenoren ordenagailuako material argitara gabea sailkatzen jardun ostean egindako audiobisuala[25]
  • 2023ko azarotik 2024ko martxora Gernikako Euskal Herria Museoan ikusgai dago "Markos Gimenoren Karteletrak" erakusketa, artistaren palindromoan inspiratuta hainbat irudigilek ilustratutako lan desberdinez osatua [26]

Erreferentziak

Kanpo estekak