Begoña Vesga

Politikaria, ekintzailea

Begoña Vesga Allende (Quintanilla San García, Burgos, 1951ko urriaren 17a) emakume ekintzailea da, feminista. Ezkerreko hainbat mugimendutan parte hartu du urte luzez, bai Eibarren, bai Ermuan, baita pentsiodunen eta memoria berreskuratzearen aldeko mugimenduetan ere.

Begoña Vesga

Bizitza
JaiotzaQuintanilla San García (en) Itzuli1951ko urriaren 17a (72 urte)
Familia
Seme-alabak
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakekintzailea, zinegotzia eta feminista

Facebook: begona.vesga Twitter: begovesga Edit the value on Wikidata

Biografia

Burgosko Quintanilla San Garcian jaio zen Begoña, baina sei urte zituela Eibarko Txonta auzora lekualdatu zen familiarekin.[1]

Pentsioen defendatzaile

2019an Espainia osoko jubilatuak mobilizatu ziren pentsio duinak defendatzeko. Rota eta Bilbotik irten ziren ibiltarien bi zutabeek bat egin zuten Madrilgo Puerta del Solen, eta, ondoren, Diputatuen Kongresuraino joan ziren. Han, sinbolikoki, haraino iristeko egindako ehunka kilometroak irudikatzen zituzten zapatilak eta makilak utzi zituzten. Hantxe zen Begoña 420 kilometro ibili ondoren, 68 urte zituen orduan eta 4 urte zeramatzan jubilatua. Adierazi zuenez, ez zen egoera okerrenean zegoen horietakoa, 17 urterekin hasi baitzen kotizatzen. Kezkatzen zuena ez zen bere pentsioa, "bere alabaren eta biloben etorkizuna eta pentsioen sistema publikoa desegitea baizik".[2]

Memoria

2023an "La Desbandá" Elkarte Sozio Kulturalak[3] antolatutako VII. Martxa Integralean parte hartu zuen, Memoria berreskuratzearen garrantziaz konbentzituta daudenekin batera. 86 urte lehenago milaka pertsonak, batez ere emakumeek, adingabeek eta adinekoek, egin zuten Malaga-Almeria ibilbide bera oinez egitea izan zen ibilaldiaren funtsa. Egia, justizia eta berreskurapena izan zen martxaren kontsigna ".[4][5]

Politikari

Lehen emakumeetarikoa izen zen kargu publikoetan, diktadura frankistaren ondoren.[6]Harrezkero, oso presente egon da ezkerreko hainbat mugimendutan urte luzez, bai Eibarren, bai Ermuan. PCEko zinegotzia izan zen frankismoaren ondorengo lehen hauteskunde demokratikoetan. Ezker Batuan eta Alternatiban militatu zuen. 2011-2015 legegintzaldian Begoña EH Bilduko zinegotzia izan zen Eibarko Udalean. 2019an EH Bilduko zerrendetan aurkeztu zen Udal Hauteskundeetan.[7][8]EH Bilduko mahai feministako partaide da.

Feminista

Begoñaren militantzia feministan, 1994ko abenduan Leioako III. Jardunaldi Feministetan aurkeztu zuten heuren txosteneko dokumentuak daude, Begoñak zeukan Berdintasun Zinegotzigoa zela. Bertan, EAEko lehen Udal Berdintasun Plana onartu zen, "Ermua: gure esperientzia", Ermuko Emakumeen Asanbladarekin batera.[9][10]

1995ean Emakumeen Mundu Konferentzian parte hartu zuen Begoñak Pekinen, Ermuko Emakumeen Asanbladaren izenean.[11]

Bestelakoak

  • Biziraun, maite duten norbaiten suizidioak mindutako pertsonen elkarteko batzordekidea da.[12]
  • 1971. urtean Ordena Publikoko Auzitegian izan zuen atxiloketari eta epaiketari buruz, Gogora Institutuaren dokumental bat dago.[13]
  • Goldatu elkarte memorialistako bazkidea da, Frankismoak errepresaliatutako pertsonena. 2011. urtean legeztatu zen elkatea eta Begoñak aurkezpenean parte hartu zuen eta ondoren iritzi-artikuluetak ere idatzi zituen.[14][15][16]
  • 1970ean polizia frakistak bere militantzia kide Roberto Pérez Jaúregiren hilketa zela-eta, Eibarren, Burgosko Prozesuaren aurkako mobilizazioetan, ekitaldi memorialistetan parte hartu du.[17][18]

Erreferentziak

Kanpo estekak