Martin Ezkurra

Martin Ezkurra Altsua (Igoa, Nafarroa Garaia, 1929Iruñea, Nafarroa Garaia, 2018ko ekainaren 25a) esku huskako pilotako botilero edo aholku-emailea izan zen. Pilotan aditua, jatorra eta lasaitasun-eragilea zelako nabarmendu zen botilero lanean. Iruñeko Navas de Tolosa kaleko Mendi jatetxea gobernatu zuen urte askoan.[1]

Martin Ezkurra
Bizitza
JaiotzaIgoa, 1929
Herrialdea Nafarroa Garaia, Euskal Herria
HeriotzaIruñea2018ko ekainaren 25a (88/89 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakbotileroa

Retegi I.arekin hasi zen botilero, eta gero Retegi II.arekin jarraitu zuen. Geroago, 1998-2002 urte bitartean, Patxi Eugiren aholku-emaile ere izan zen. Buruz buruko 19 txapel irabazten lagundu zien hiru pilotari horiei: Retegi I.ari 6, Retegi II.ari 11,[1][2] eta Eugiri 2. Hau da, lehen bi pilotari horiek irabazitako buruz buruko txapel guztietan lagundu zuen, eta Eugik irabazitako hiruretatik bitan.

Erreferentziak


Artikulu hau Nafarroako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.