Martina Barroso García

Las 13 Rosas taldeko partaidea

Martina Barroso García (1917ko urtarrilaren 30a, Gilbuena, Ávila- 1939ko abuztuaren 5a, Madril) 1939ko abuztuaren 5ean Madrilen erregimen frankistak fusilatutako emakumeetako bat izan zen, momentu horretan modista zen eta 22 urte besterik ez zituen. Errepresaliatutako emakume talde hori Hamahiru Arrosak izenaz ezagutzen da. [1][2][3][4]

Martina Barroso García

Bizitza
JaiotzaGilbuena1917ko urtarrilaren 30a
Herrialdea Espainia
HeriotzaMadril1939ko abuztuaren 5a (22 urte)
Heriotza moduaheriotza zigorra: bala zauria
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakjostuna
KidetzaGazteria Sozialista Bateratuak

Biografia

Gilbuena, Ávilan jaio zen 1917ko urtarrilaren 30ean, eta Salustiano eta Maria zituen gurasoak. Ondoren Madrilgo Chamartín de la Rosa auzora lekualdatu zen.

1937ko martxotik JSUren militante izan zen eta gerra bitartean bere Unión de Muchachas taldekoekin tailer batean josi zuen, gizon soldaduentzat gerrarako arropa eginez.

1939ko ekainaren 6an atxilotu zuten Ventasko kartzelan eta urte bereko abuztuaren 5ean fusilatu zuten Madrilgo Ekialdeko Hilerriaren hilarrietan[5].

Memoria

Murala. Gandian

Urtero, Abuztuaren 5ean emakume talde honi eta Madrilgo Ekialdeko Hilerrian fusilatu zituzten JSUko beste 43 gazteei omenaldia egiten zaie[6]. Era berean, Espainiako hainbat herritan Hamairu Arrosei eskeinitako kaleak daude. Halaber, beraien historiari buruzko obrak idatzi dira: liburuak, dokumentalak eta pelikulak.

Madrilgo herriak eta Trece Rosas fundazioak LAS TRECES ROSASen memorian

2019ko apirilaren 13an Ekialdeko Hilerrian Madrilgo frankismoaren biktimei omenaldia egin zitzaien, Memoria eta Askatasuna kolektiboak 2007tik urtero antolatua. Izan ere, Madrilgo Udalak Fernando Hernandez Holgado historialriari eskatutako ikerketan azaleratzen da Madrilen gerra kontseiluagatik exekutatuko pertsonak 2.936 izan zirela.[7]

Erreferentziak