Maruja Lozano

 

Maruja Lozano
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakMaría Teresa Lozano Soto
JaiotzaRuzafa, 1935eko urriaren 4a
Herrialdea Espainia
HeriotzaTorremolinos2022ko urriaren 4a (87 urte)
Familia
Ezkontidea(k)Baldomero García Escobar (en) Itzuli
Seme-alabak
Jarduerak
Jarduerakabeslaria

María Teresa Lozano Soto, artistikoki Maruja Lozano izenez ezaguna (Valentzia, 1935eko urriaren 4aTorremolinos, 2022ko urriaren 4a) bolero eta kopla-kantari valentziarra izan zen.[1]

Biografia

María Teresa Lozano Soto, Maruja Lozano izenez ezagunagoa, Valentziako Ruzafa auzoan jaio zen, 1935eko urriaren 4an.

Baldomero García Escobar gitarra-jolearekin, Manolo Escobar abeslariaren anaiarekin, ezkondu zen, eta bi seme-alaba izan zituen: Ana García Lozano kazetaria eta Javier.[2]

Lan ibilbidea

1961ean grabatu zuen lehen diskoa Belter diskoetxearekin. Hurrengo urtean "La luna y el toro"[3] kanta ezaguna grabatu zuen, eta hura interpretatu zuen lehen pertsona izan zen. Abesti ezagunenak, besteak beste, "La Luna y el toro", "No te vayas de Navarra",[4] "Calle Elvira", "Romance de Valentía", "Maldita abajo", "Luna de España", "Confesare", "Campanero jerezano" izan ziren. 80ko hamarkadan egin zituen azken grabazioak, eta, ondoren, erretiratu egin zen.

2022ko urriaren 4an hil zen Torremolinosko La Nogaleran zuen egoitzan.[5]

Aintzatespenak

Hil baino bi egun lehenago, Pilar Boyerok Canal Extremadura Radion aurkezten zuen "Soy lo prohibido" saioak omenaldia egin zion bere ibilbidearen saio berezia eskainita.[6]

Erreferentziak

Kanpo estekak