Mary Lee Woods

Matematikari eta programatzaile britaniarra

Mary Lee Woods (Birmingham, Erresuma Batua, 1924ko martxoaren 12a2017ko azaroaren 29a) matematikari eta ordenagailu programatzaile ingelesa izan zen, eta Manchester Unibertsitateko Informatika Eskolako Mark 1, Ferranti Mark 1 eta Mark 1 Star ordenagailuetan programak garatu zituen talde batean lan egin zuen. Conway Berners-Leerekin ezkondu zen Ferrantin lanean ari zela. Sir Tim Berners-Lee bere semeetako bat da.[1][2]

Mary Lee Woods

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakMary Lee Woods
JaiotzaBirmingham1924ko martxoaren 12a
Herrialdea Erresuma Batua
 Britainia Handia eta Irlandako Erresuma Batua  1927ko apirilaren 12a)
HeriotzaLondres2017ko azaroaren 29a (93 urte)
Familia
AitaBertie J. Woods
AmaIsa Frances Lee Burrows
Ezkontidea(k)Conway Berners-Lee (en) Itzuli
Seme-alabak
Hezkuntza
HeziketaBirminghamgo Unibertsitatea
Yardleys School (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakmatematikaria, informatikaria eta programatzailea
Enplegatzailea(k)Telecommunications Research Establishment (en) Itzuli
Mount Stromlo Observatory (en) Itzuli
Ferranti (en) Itzuli

Biografia

Birminghamen jaio zen, Erresuma Batuan, 1924an. 1942tik 1944ra, Bigarren Mundu Gerran, matematikako ikastaro trinko bat ikasi zuen bi urtez Birminghameko Unibertsitatean. Ondoren, Telecommunications Reasearch Establishment a Malvern enpresarentzat lan egin zuen, 1946. urtera arte, eta bere graduko hirugarren urtea egitera itzuli zen. Canberrako (Australia) Mont Stromlo Observatory-n lan egin zuen 1947tik 1951ra, eta ondoren, Manchesterreko Ferrantira ordenagailu-programatzaile gisa joan zen.[1]

Conway Berners-Lee Ferrantiko taldean lan egiten zuten bitartean ezagutu zuen, eta berarekin ezkondu zen. Bere seme zaharrenak, Sir Tim Berners-Leek, World Wide Web asmatu zuen.[3][4]

Seme-alabak hezten aritu ondoren, matematika-eskolako maistra izan zen, eta BASIC, FORTRAN eta beste lengoaia batzuetako programatzaile, 1987an erretiratu aurretik.[5][2]

Erreferentziak

Kanpo estekak