Massimo Stano

atleta italiarra

Massimo Stano (Grumo Appula, 1992ko otsailaren 27a) atleta italiarra da, 20 kilometro ibilketa proban espezializaturikoa. Tokioko Olinpiar Jokoetan urrezko domina eskuratu zuen[1].

Massimo Stano

Bizitza
JaiotzaGrumo Appula1992ko otsailaren 27a (32 urte)
Herrialdea Italia
Hezkuntza
Hizkuntzakitaliera
Jarduerak
Jarduerakatleta
Atletismoa
Kirol diziplinak20 km ibiliak
Errekorrak
BerezitasunaIrizpideaDataM
Marka pertsonalak
BerezitasunaLekuaDataM
 
Pisua66 kilogramo
Altuera179 zentimetro

IAAF: 14327128 Edit the value on Wikidata

Kirol ibilbidea

11 urte zituela hasi zen atletismoa egiten eta 14 urterekin ibilketa probatan espezializatu zen, Giovanni Zaccheo entrenatzaile zuela. 2013ko 23 urtez azpiko Europako txapelketan laugarren egin zuen baina doping testak egin ondoren aurretik geldituriko bi atleta kanporatu eta bigarren postuaz jabetu zen. Hurrengo urtetarako entrenatzaile berria hartu zuen, Alessandro Gandellini.

2018an Munduko Kopan hirugarren egin zuen eta Europakoan laugarrena izan zen, podiumetik segundu bakarrera. 2019an bere marka pertsonala egin zuen Coruñan, Italiako errekorra ere badena. 2020an arazo fisiko ugari izan ondoren Tokioko Olinpiar Jokoetan urrezko domina lortu zuen bi japoniarren aurretik.

Nazioarteko palmaresa

Txapelketak

Joko Olinpikoak
UrteaLekuaDominaProbaMarka
2020Tokio (  Japonia) 20 kilometro ibilketa1:21:05
Munduko Kopa
UrteaLekuaDominaProbaMarka
2018Taicang (  Txina) 20 kilometro ibilketa taldeka
2018Taicang (  Txina) 20 kilometro ibilketa1:21:33
Europako txapelketa
UrteaLekuaDominaProbaMarka
2018Berlin (  Alemania)4.a20 kilometro ibilketa
2021Poděbrady (  Txekia) 20 kilometro ibilketa taldeka

Markak

  • 20 kilometro ibilketa - 1:17:45 (A Coruña, 2019)[2]

Erreferentziak

Kanpo estekak