Melissa Benoist

Melissa Marie Benoist (Houston, 1988ko urriaren 4a) aktore estatubatuarra da. Supergirl pertsonaiaren rola hainbat telesailetan betetzeagatik da ezaguna, baina aurrez Glee telesailaren 5. denboraldian aktore nagusia izan zen. Antzerkiari dagokionez Broadwayn debuta egin zuen 2018an.

Melissa Benoist

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakMelissa Marie Benoist
JaiotzaHouston1988ko urriaren 4a (35 urte)
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
BizilekuaAbeokuta (en) Itzuli
Denver
Lehen hizkuntzaingelesa
Familia
Ezkontidea(k)Blake Jenner  (2013, 2015 -  2017ko abendua)
Chris Wood  (2019ko irailaren 1a -
Hezkuntza
HeziketaArapahoe High School (en) Itzuli 2007)
Marymount Manhattan College (en) Itzuli 2011) Artean graduatu : theater arts (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Irlandako gaelera
Jarduerak
Jarduerakaktorea, abeslaria, dantzaria, telebista zuzendaria, ahots-aktorea, telebista-ekoizlea eta zinema ekoizlea
Altuera1,73 metro
Lan nabarmenak
Genero artistikoapop musika
Ahots motamezzosopranoa
Musika instrumentuaahotsa

IMDB: nm2552034 Allocine: 592825 Rottentomatoes: celebrity/melissa-benoist Allmovie: p744186 TCM: 11215038 Metacritic: person/melissa-benoist TV.com: people/melissa-benoist IBDB: 518614
Facebook: MelissaBenoistOfficial Twitter: MelissaBenoist Instagram: melissabenoist Spotify: 3VxgHwoEulUoDFKDr8T1OC iTunes: 700875383 Last fm: Melissa+Benoist Musicbrainz: 14ba7057-dee0-44f6-b1aa-f0311e5c2a6c Songkick: 6253009 Discogs: 3013287 Allmusic: mn0003021307 Deezer: 12175166 Edit the value on Wikidata
Melissa Benoist 2015ean.

Biografia

Gaztaroa

Melissa Benoist Houstonen jaio zen, Texasen[1]. Aita Jim Benoist fisikaria zuen, frantziar jatorrikoa. Gaztea zela gurasoak banandu egin ziren eta amarekin Denver hirian (Colorado) hazi zen[2].

Hiru urte zituela dantza klaseak hartzen hasi zen eta nerabezaroan Littleton (Colorado) hiriko Antzerki akademiarekin Disneylanden hiru udatan musikaletan hartu zuen parte. Littletongo antzerki akademiarekin antzezlan asko egin zituen[3], bai eta Denverreko Town Hall Arts Centerren ere. Institutuko jaialdietara joan beharrean Evita antzeztu zuen Country Dinner Playhousen[3]. 2007an graduatu ondoren New Yorkera joan zen antzerki musikaletan ibilbidea egiteko asmoarekin[4]. 2011 urtean Marymount Manhattan Collegen Antzerki Artetan graduatu zen.

Ibilbide profesionala

Parte hartu zuen aurreneko filma Tennessee izan zen, Mariah Carey protagonista zuen. Hurrengo urteetan telesail batzutan agertu zen atal bakarrean. 2012an Glee telesailean hartu zuten eta laugarren sasoian ohiko aktorea izan ondoren 5. sasoian protagonistetako bat bihurtu zen. 2014an Whiplash filmean paper garrantzitsua izan zuen. Hiru Oscar Sari jaso zituen filmak, muntatze onena, soinu onena eta taldeko gizonezko onena izan baitzen.

2015ean Supergirl telesaileko protagonista izateko aukeratu zuten[5]. Kara Danvers eta Supergirl pertsonaia bikoitza egin zuen. Arrakasta handia izan zuen telesailak eta emakumezko superheroi batek lortzen zuen aurreneko prime-timea izan zen 1979ko Wonder Woman teleailaz geroztik[6]. Honi lotuta hainbat telesailetan hartu du parte Kara Danvers eta Supergirl pertsonaiak interpretatuz.

Hainbat filme ere egin ditu, Patriots Day eta Jay and Silent Bob Reboot esate baterako. Azken honetan bere burua interpretatzen du.

Bizitza pertsonala

Eskolako aurreneko seihilekoan bizikletan zihoala taxi batek atzetik jo eta erori egin zen. Ordutik orbana dauka bekainean[7]. Hori dela eta bizikleta baten tatuaia egin zuen oinean[8]. 2015ean ezagutzera eman zuen Glee telesaileko korpotagonistarekin ezkondua zegoela, Blake Jenner aktorearekin[9], baina 2017an dibortziatu egin ziren[10]. Dirudienez harreman eskasa zuten bien artean, bortxakeria kasuak ere aipatu zituen[11].

2017an Chris Wood-en "I Don't Mind" webgunean gaixotasun mentalen estigma geldiarazteko lanean ari dela, onartuaz 13 urte zituenetik depresioa eta antsietate arazoak izan dituela[12]. 2019an Chris Woodekin ezkondu zen[13] eta 2020an haur baten esperoan daudela zabaldu dute[14].

Filmografia

Filmeak

UrteaFilmaPertsonaiaOharrak
2008TennesseeLaurel
2014WhiplashNicole
2015Band of RobbersBecky Thatcher
Danny CollinsJamie
The Longest RideMarcia
2016LowridersLorelai Baker
Patriots DayKatherine Russell
2017Billy BoyJennifer
Sun DogsTally Petersen
2019Jay and Silent Bob RebootBere burua
2022Clerks IIIAuditioner

Telebista

UrteaTelesailaPertsonaiaOharrak
2010Blue BloodsReneeAtal bakarra
The Good WifeMollyAtal bakarra
Law & Order: Criminal IntentJessalyn KerrAtal bakarra
Law & Order: Special Victims UnitAvaAtal bakarra
2011HomelandStacy Moore2 atal
2012–2014GleeMarley Roseohikoa 4. sasoian eta protagonista 5. sasoian
2015–2021SupergirlKara Danvers / SupergirlProtagonista
2016–2020ArrowKara Danvers / SupergirlOhiko aktorea
2016–The FlashKara Danvers / SupergirlOhiko aktorea
Legends of TomorrowKara Danvers / Supergirl3 atal
2018WacoRachel KoreshTelesail laburra
2019BatwomanKara Danvers / SupergirlAtal bakarrean
2020Robot ChickenLaura, Malorie HayesAhotsa, atal bakarrean
2024Master of the Universe: RevolutionTeelaahotsa
Girls on the BusSadie McCarthyProtagonista eta ekoizlea

Websaila

UrteaWebsailaPertsonaiaOharrak
2017-2018Freedom Fighters: The RayKara Zor-El / Overgirl (ahotsa)Supergirl-en Earth-X bertsioa

Antzerkia

UrteaAntzezlanaPertsonaia
2000The Sound of MusicBrigitta von TrappCountry Dinner Playhouse
2003The Sound of MusicLiesl von TrappLittleton Town Hall Arts Center
2006Bye Bye BirdieKim McAfeeLittleton Town Hall Arts Center
A Chorus LineBebe BenzenheimerLittleton Town Hall Arts Center
A Month in the CountryVera AleksandrovnaLittleton Town Hall Arts Center
2007EvitaPerónen maitaleaCountry Dinner Playhouse
FootlooseAriel MooreLittleton Town Hall Arts Center
Rodger and Hammerstein's CinderellaErrauskineLittleton Town Hall Arts Center
2009As You Like ItRosalindTheresa Lang Theatre
Thoroughly Modern MillieMillie DilmountMarymount Manhattan College
2011The Unauthorized Biography of Samantha BrownKellyGoodspeed Musicals
2018Beautiful: The Carole King MusicalCarole KingStephen Sondheim Theatre
Terms of EndearmentEmma Greenway-HortonGeffen Playhouse

Sariak

UrteaSariaKategoriaTelesailaEmaitza
2013Teen Choice AwardsIzar debutariaGleeizendapena
2016Saturn AwardsTelesaileko emakumezko aktore onenaSupergirlizendapena
DebutariaSupergirlirabazi
2017Saturn Awardstelesaileko emakumezko aktore onenaSupergirlirabazi
Teen Choice Awardsakziozko TV emakumezko aktore onenaSupergirlirabazi
Liplock aukeratua (Chris Woodekin)Supergirlizendapena
TV Ship aukeratua (Chris Woodekin)Supergirlizendapena
2018Saturn AwardsTelesaileko emakumezko aktore onenaSupergirlizendapena
Teen Choice Awardsakziozko TV emakumezko aktore onenaSupergirlirabazi
2019Saturn AwardsTelesaileko emakumezko aktore onenaSupergirlirabazi
Teen Choice Awardsakziozko TV emakumezko aktore onenaSupergirlizendapena
2021Critics' Choice Super AwardsSuperheroien telesaileko emakumezko aktore onenaSupergirlirabazi
Saturn AwardsTelesaileko emakumezko aktore onenaSupergirlizendapena

Erreferentziak

Kanpo estekak