Miel Anjel Elustondo

gipuzkoar kazetaria, elkarrizketatzailea, argazkilaria eta idazlea

Miel Anjel Elustondo Etxeberria (Azpeitia, 1958ko martxoaren 25a) gipuzkoar kazetaria, elkarrizketatzailea, argazkilaria eta idazlea da.[1] Hamarkada batzuk eman ditu kazetaritzan eta hamaika elkarrizketa argitaratu ditu, Argia aldizkarian eta Berrian besteak beste. Elkarrizketa horietako protagonisten argazkien sinatzailea Zaldi Ero izaten da; Zaldi Ero Miel Anjel Elustondok bere argazkiak sinatzeko erabili ohi duen goitizena da.

Miel Anjel Elustondo
Bizitza
JaiotzaAzpeitia1958ko martxoaren 25a (66 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
BizilekuaGasteiz
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
ingelesa
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakkazetaria, elkarrizketatzailea, idazlea eta argazkilaria
Jasotako sariak

Inguma: miel-anjel-elustondo-etxeberria Literaturaren Zubitegia: 998

Irakaskuntzan, argitaletxe-munduan eta hainbat irrati- zein telebista-saiotan (Sautrelaren sustatzaile eta gidoilari izan da) parte hartu du.[2]

Euskarara ekarri ditu Jim Thompson idazle eta gidoilari estatubatuarraren hiru eleberri (Hiltzailea nire baitan, Amorruaren ume eta Litxarreroak), hirurak Igela etxean, eta sorkuntzan ere aritua da. Western Basque Festival (Susa, 2007) eta "William A. Douglass, Mr. Basque " (Pamiela, 2011) idatzi ditu besteak beste.[2]

Mari jose Azurmendi elkarrizketatzen.[3]

Idazlanak

Migel Angel Elustondo[4], lehen idazlanak (Ahotsak.eus proiekturako)

Narrazioa

  • Kezko bola batek itoak birikak (2019, Txalaparta)

Kronika

  • Western Basque Festival (2007, Susa)[5]

Biografiak

Elkarrizketa

Itzulpenak

  • Heather Morris: Auschwitzeko tatuatzailea, jatorrizko izenburua: The Tattowist of Auschwitz, (2019, Alberdania)

Sariak

Maitane Azurmendik egin irudia

2022an Rikardo Arregi kazetaritza saria jaso zuen BERRIAn argitaratutako 'Tonban ehortzirik' elkarrizketa sortagatik.[14] Asmatutako bost elkarrizketa hauek argitaratu zituen sorta horretan:[15]

Erreferentziak

Ikus, gainera

Kanpo estekak