Miguel Herrán

Miguel Ángel García de la Herrán (Málaga, Espainia, 1996ko apirilaren 25a), Miguel Herrán izenarekin ezagunagoa, aktorea eta motoziklista da. Gizonezko aktore onenaren Goya saria irabazi zuen 2016an. Oso ezaguna egin zen La casa de papel telesaileko "Río" eta Élite telesaileko Christian pertsonaiak interpretatzeagatik.

Miguel Herrán

Bizitza
JaiotzaFuengirola1996ko apirilaren 25a (27 urte)
Herrialdea Espainia
Familia
Bikotekidea(k)
Jarduerak
Jarduerakaktorea eta motorcyclist (en) Itzuli
Jasotako sariak

IMDB: nm5969653 Allocine: 663410 Rottentomatoes: celebrity/miguel_herran Allmovie: p853873 Metacritic: person/miguel-herran
Twitter: herran_herran Instagram: miguel.g.herran Edit the value on Wikidata

Biografia

Miguel 1996ko apirilaren 25ean jaio zen Malagan, Espainian. Umea zelarik, Madrilera joan zen bizitzera amarekin, Chamberi auzora. Ez zitzaion gustatzen eskola, eta automobil-mekanikaria izan nahi zuen helduarora iristean.

Karrera

Daniel Guzmán aktore eta zuzendariak aurkitu zuen «espaloiko casting» bat egiten, A cambio de nada filmarentzat. Horrela, Darío rola lortu zuen, eta handik gutxira aktore berri onenaren lehen Goya saria irabazi.[1]

2017an, Atresmediak La casa de papel telesaila estrenatu zuen. Bertan, Miguelek ''Río''[2] interpretatzen dau. Telesail horretan Álvaro Morte, Úrsula Corberó[3][4], Pedro Alonso, Alba Flores aktoreak agertzen dira besteak beste.

2018. urtearen hasieran, Netflix-ek iragarri zuen Miguel Herrán Elite telesailaren parte izango zela, (Christian pertsonaia interpretatzen).[5] Gainera, urte horren apirilaren erdialdean Erroman ospatu zan See What 's Next ekitaldian, La casa de papel telesailaren denboraldi berri bat iragarki zen.[6]

2019an, La casa de papel telesailaren hirugarren zatia estreinatu zen Elite telesailaren bigarren denboraldiarekin batera. Hori dala eta Herrán ezin izan zuen bi telesail horien grabaketak bateratu; horregatik, Elite atal bakar batean agertu ahal izan zuen.[7]

2019ko irailean, Daniel Calparsoro zuzendutako lapurreta-thriller pelikula bat filmatzen hasi zen, Hasta el cielo, Jorge Guerricaechevarría gidoilarekin. 2020ko abenduaren 18an estreinatu zen film luze honetan Luis Tosar (Rogelio), Carolina Yuste (Estrella) eta Asia Ortega (Sole) ere parte hartu zuten.[8]

2020ko apirilaren 3an, La casa de papel telesailaren laugarren denboraldia atera zen eta 2020ko abuztuan telesail horren bosgarren denboraldia filmatu eta azken denboraldia izango zela jakinarazi zen.[9][10]

2021eko abuztuan, Modelo 77 grabatu zuen, Alberto Rodríguez eta Javier Gutiérrez zuzendutako filma.[11] Filma Espainiako zinema aretoetan egongo da ikusgai 2022ko irailaren 23tik aurrera.

2022ko apirilaren 1ean Daniel Guzmán zuzendutako Canallas filma estreinatu da.[12]

2022ko uztailean Los Farad filmatzen hasi zen. Amazon Prime Video-ko telesail original bat, eta bertan Oskar antzeztuko du, 80ko hamarkadan Marbella arma-trafiko batean sartuta egongo den gaztea. Mariano Barroso zuzendutako telesailean, Sara Farad bizia emango dion Susana Abaitua ere izango da.[13]

Filmografia

Zinea

UrteaIzenburuaRolaZuzendaria
2015A cambio de nadaDarío Buendía SaízDaniel Gúzman
20161898. Los ultimos de FilipinasSoldado CarvajalSalvador Calvo
2017El guardián invisibleMiguel ÁngelFernando González Molina
2018Alegría, tristezaBorjaIbon Cormenzana
2018Tiempo despuésRayJosé Luis Cuerda
2020Hasta el cieloÁngelDaniel Calparsoro
2022CanallasBrujo (gaztea)Daniel Gúzman
2022Modelo 77Manuel GómezAlberto Rodríguez

Telebista

UrteaIzenburuaRolaNotak
2017-2021La casa de papelAníbal Cortés <Rio>41 episodio
2018-2019ÉliteChristian Várela Exposito9 episodio

Sariak eta nominazioak

Goya sariak
UrteaKategoriaIzenburuaEmaitza
2016Rebelazio aktore honenaA cambio de nadaIrabazlea
Idazle zinematografikoen zirkuluaren dominak
UrteaKategoriaIzenburuaEmaitza
2016Rebelazio aktore honenaA cambio de nadaNominatua

Erreferentziak

Kanpo estekak