Mijancas

Mijancas[1] Añanako Kuadrillan dagoen Berantevilla udalerriko herrietako bat da.

Mijancasko eliza eta frontoia.

Inguru naturala eta kokapena

A-3214 errepideak herria zeharkatzen du iparraldetik hegoalderako norabidean. Hegoaldean Santurderekin egiten du muga, eta iparraldean Gaztela-Leonekin.

Garraio

Eskualdeko Garraioa sareak linea bat ditu herrian:

 Eskualdeko Garraioa
 Zerbitzua  Hasiera  Ibilbidea  Amaiera ⁠
17Armentia T.
Trebiñu
Billa ToberaToberaSanturdeMijancasOzanaAraikoGrandivalBurgetaPanguaSan EstebanMorgasBustuOzilla-LadreraZurbituGolernioMeaDoroñuArrietaAskartzaKutxuAñastroUraldeMoskatorDordonizFrankuArmentiaArmentia T.
Trebiñu

Ondarea

Eliza eta hilerria.

Jasokundearen Ama Birjina gurtzen den eliza, nabe bakarra eta alboko bi kaperek osatutako eraikina da. Dorreari atxikitako zilindroerdi itxurako egituran, kanpaidorrera igotzeko eskailera dago. Elizaren alde banatan hilerria zein frontoia daude.

Jaiak eta ospakizunak

Mijancasko jaiak abuztuaren 15ean ospatzen dira Ama Birjinaren omenez.

Erreferentziak


Kanpo estekak


Artikulu hau Arabako geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.