Mikel Gartziandia

Mikel Gartziandia Goñi (Etxarri Aranatz, 1964ko martxoaren 21a -) irakasle eta apaiz katoliko euskalduna da, 2023az geroztik Palentziako apezpiku hautatua. Lehenago, Aralarko Done Mikel santutegiko kapilaua izan zen (2009az geroztik), eta Mendialde inguruko apezpiku-bikarioa ere bai, Iruñeko eta Tuterako artxidiozesian, Baztan, Bidasoa, Aralar eta Larraunen artean, guztiak Nafarroako Foru Komunitatean.[1][2][3]

Mikel Gartziandia

Palentziako apezpikua

2023ko urriaren 31 -
Manuel Herrero Fernández (en) Itzuli
Elizbarrutia: Roman Catholic Diocese of Palencia (en) Itzuli
bikario


Done Mikel Aralarkoaren santutegiako kapilau

Bizitza
JaiotzaEtxarri Aranatz1964ko martxoaren 21a (60 urte)
Herrialdea Nafarroa Garaia, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
euskara
Jarduerak
Jarduerakteologoa, unibertsitateko irakaslea, Catholic cleric (en) Itzuli, apaiz katolikoa eta apezpiku katolikoa
Enplegatzailea(k)Done Mikel Aralarkoaren santutegia

Haren izenak ospe handia lortu zuen komunikabideen argitalpen batzuetan Iruñeko eta Tuterako (2012) gotzain laguntzaile, edo Gasteizko eta Donostiako gotzain (2022) plaza betetzeko hautagaien hiruretan agertu zelako. 2023ko urriaren 31n Palentziako apezpiku izendatu zuen Frantzisko aita santuak.

Erreferentziak

Kanpo estekak