Donostiako elizbarrutia


Donostiako elizbarrutia (latinez eta ofizialki: Dioecesis Sancti Sebastiani) Erromatar Eliza Katolikoaren Euskal Herriko elizbarrutietako bat da, Gipuzkoa osoa barne hartzen duena. Iruñeko eta Tuterako eliz probintziaren parte da. Apezpikuaren egoitza Donostian dago. 2022ko abenduaren 17tik, Fernando Prado Ayuso da apezpikua.[1]

Donostiako elizbarrutia
Dioecesis Sancti Sebastiani
Donostiako elizbarrutiko armarria
Kokapena
HerrialdeaGipuzkoa
Elizako probintziaIruñea eta Tutera
Apezpiku hiriaDonostia
Estatistikak
Eremua1.977 kilometro koadro
Biztanleria
- Denera
- Katolikoak
(2014)
708.207
641.193 (%90,5)
Parrokiak215 (2014)
Apaiz sekularrak238 (2014)
Erregelapeko apaizak207 (2014)
Bataiatuak apaizeko1.440
Diakonoak1 (2014)
Lekaideak366 (2014)
Lekaimeak1.247 (2014)
Informazioa
Errituaerromatarra
Hizkuntza(k)euskara, gaztelania
Sorrera1949ko azaroak 2
KatedralaArtzain Onaren katedrala
Zaindaria(k)Ignazio Loiolakoa
Hierarkia
ApezpikuaFernando Prado Ayuso
Metropoli-artzapezpikuaFlorencio Roselló
Mapa
Webgunea
http://www.elizagipuzkoa.org/

Historia

Pio XII.ak 1949ko azaroaren 2an sortu zuen Donostiako elizbarrutia, Quo Commodius buldaren bitartez, Gasteizko elizbarrutitik banandurik.

2022ko otsailean José Ignacio Munilla Orihuela-Alacantera lekualdatu zutenetik, Francisco Pérez artzapezpikua izan zen Donostiako elizbarrutiaren administratzaile apostolikoa,[2] 2022ko abenduan Fernando Pradok apezpiku kargua hartu zuen arte.

Eliza nagusiak

Apezpikuen zerrenda

Estatistikak

urteabiztanleriaapaizakdiakonoakerlijiosoakparrokiak
bataiatutakguztira%zenbakiasekularrakerregularrakapaizeko
bataiatuak
gizonakemakumeak
1950373.500374.02999,98505532974398862.955158
1980708.638714.69399,21.0836044796549102.747211
1990685.000697.43598,28144803348416842.194214
1999667.000676.20898,66603573031.0105771.474215
2000672.000681.25898,66483582901.0375101.406216
2001668.000677.27598,66553403151.0194101.198216
2002612.062680.06990,06383243149595331.776216
2003616.929683.41590,35563162401.1095501.704216
2004621.988684.41690,96513183339555761.703216

Egitura

Donostiako elizbarrutia 15 artziprestaldeetan banatzen da, eta honako udalerriak hartzen ditu barnean:

Eibar
Deba, Eibar, Elgoibar, Mendaro, Mutriku eta Soraluze
Bergara
Antzuola, Bergara eta Elgeta
Arrasate
Aretxabaleta, Arrasate, Eskoriatza, Leintz-Gatzaga eta Oñati
Zarautz
Aia, Aizarnazabal, Getaria, Itziar, Orio, Zarautz eta Zumaia
Azpeitia
Azkoitia, Azpeitia, Bidania-Goiatz, Errezil eta Zestoa
Zumarraga
Ezkio, Itsaso, Gabiria, Legazpi, Urretxu eta Zumarraga
Ordizia
Altzaga, Arama, Ataun, Beasain, Gaintza, Idiazabal, Itsasondo, Lazkao, Legorreta, Mutiloa, Olaberria, Ordizia, Ormaiztegi, Segura, Zaldibia, Zegama eta Zerain
Tolosa
Abaltzisketa, Aduna, Albiztur, Alegia, Alkiza, Altzo, Amezketa, Anoeta, Asteasu, Baliarrain, Belauntza, Berastegi, Berrobi, Elduain, Gaztelu, Hernialde, Ibarra, Ikaztegieta, Irura, Larraul, Leaburu, Lizartza, Orendain, Orexa, Tolosa, Villabona-Amasa eta Zizurkil
Hernani
Andoain, Astigarraga, Hernani eta Urnieta
Antiguo
Lasarte-Oria eta Usurbil
Santa Maria
Donostia
San Inazio
Donostia
Herrera-Altza
Pasai-San Pedro
Errenteria
Errenteria, Lezo, Oiartzun, Pasai-Antxo eta Pasai-Donibane
Irun
Hondarribia eta Irun

Erreferentziak

Kanpo estekak