Mikel Martinez

Antzerkilaria

Mikel Martinez Etxarri (Lizarra, 1955) euskal antzezlea da. Antzerkian aritutakoa da, "Maskarada" talde aitzindariaren sortzaileetakoa izan zen 1980ko hamarkadan.

Mikel Martinez

Bizitza
JaiotzaLizarra, 1955 (68/69 urte)
Herrialdea Nafarroa Garaia, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakaktorea, zinema aktorea eta antzerki aktorea
Lan nabarmenak
Jasotako sariak

IMDB: nm1932775 Twitter: Mikel_MartinezA Edit the value on Wikidata
Lingua Nabajorum

Patrick Süskind idazle alemaniarraren Kontrabaxua bakarrizketarekin arrakasta itzela lortu zuen 1988an. Garai hartan Maskarada taldeko kidea zen eta 300 errepresentazio baino gehiago egin zituen.[1] Obra oso maitagarri izanik harrera ona eman zion ikuslegoak, gazteekin institutuetan interpretazio asko egin zituen.[2]

Halaber, Patxo Telleriarekin batera Ez Dok Hiru Bikoteatroa antzerki taldean lan egiten du, baita Jokin Oregi eta beste profesionalekin TARTEAN teatroan ere.

"Cafe Bilbao" kudeatzen du anaiarekin batera Bilboko Plaza Barrian. Hiriarekin duen lotura gaztetatik dauka.

Antzerki eragilea

Kulturazalea izanik aktiboki sustatzen du sorkuntza antzerkiaren munduan:[3]

  • Interneten gidoi ugari eskaintzen ditu euskarazko antzerkia sustatzeko helburuarekin (euskaraz sortutako antzezlanak, itzulpenak, bakarrizketak, haurrentzako obrak, eta ipuinak).[4]
  • Cafe Bar Bilbao teatro laburreko saria antolatzen du urtero antzerki gidoi berrien sorkuntza sustatzeko, euskaraz eta erdaraz.[5]

Filmak

Telesailak

Antzerki Lana

  • BIBA VOI ! Dario Fo eta Franca Rame akorduan
  • Desentxufatuak
  • EZ DOK HIRU – euskal musikaren benetako istorioa (2017)
  • TABERNARIA: Instrukzioak botatzeko ondo bat kaña. (2017)
  • ZERGATIK JAMIL? (2015)
  • PANKREAS – Páncreas – tragicomedia en verso (2014)
    Zergatik, Jamil? (2015)
  • LINGUA NABAJORUM (2012)[3] 2014ko Donostia Saria, eta 2013ko MAX Saria[4]
  • Larria, kutsakorra, mendebaldekoa-Enfarmados (2010)
  • EUSKARAZETAMOL – Dibertimentuak III (2009)
  • Larru haizetara – Dibertimenduak II (2005)
  • Euskara sencilloaren manifiestoa-Dibertimenduak I (2003)[6]
  • Kontenedore baten istorioak-Historias de un contenedor (2002)
  • KAIO LUMA ZIKINA – Aresti gogoan (2000)
  • Marxkarada (1990)
  • Danbor Magikoa
  • Pistolaren begi zuri-beltzak
  • Gastibeltzaren karabinak
  • Kontrabaxua[1] (1988)
  • Harrizko Aresti Hau
  • Monstruo Sakratuak
  • Gernika 16:30 H.S.O.
  • Izarretako Bitakora
  • Nerudaren Postaria

Sariak eta errekonozimenduak

  • 2021: Pabellón 6ko antzerki arineko 8. Jardunaldietan Kriseiluzko saria euskarazko muntaiarik onenarentzat Salaketa obrarengatik. Goiatz Labandibarren testua, Mikel Martinezek eta Gaizka Chamizok antzeztua.[7]
  • 2021: Pabellón 6ko antzerki arineko 8. Jardunaldietan Antzezle onenaren saria Gaizka Chamizorekin partekatuta.[7]

Erreferentziak

Ikus, gainera

Kanpo estekak