Ez Dok Hiru Bikoteatroa

antzerki konpainia

Ez Dok Hiru Bikoteatroa euskal antzerki taldea da, lanak euskara hutsez sortzen eta eskaintzen dituena. Bilbon daukate bizileku. Tartean teatroa konpainiaren barnean dago.

Ez Dok Hiru Bikoteatroa
Datuak
Motaantzerki konpainia
Erabilitako hizkuntzaeuskara
Osatuta
Ez dok hiru. Euskal musikaren benetako istorioa (2017)

Eskarmentu handi samarra duten bi partaidez osatua da: Mikel Martinez eta Patxo Telleria. Beste lan batzuk ere egiteaz gain, urteak daramatzate bikote artistiko moduan lanean, hala antzerkian nola telebistan (Irrikitan).[1][2]

Ezaugarriak

Denborarekin, halako estilo bat sortu dute ia oharkabean, iturri askotatik edaten duena (Marx anaiak, Ionesko, Miura...) baina bere kaligrafia berezkoa duena: aktore bion elkarrizketetan oinarritzen da, berbaldi motz eta pikatuak, azkarrak eta eroak ohikoak dira.

Bikoteatro honen lanaren ezaugaurriak, beraz, hauexek lirateke:

  • Aktore-pertsonaia biren elkarrizketetan oinarritutako hitzezko umorea.
  • Euskara hutsez sortua eta eskainia.
  • Edozein txokotara heldu ahal izateko moduko formato txiki-arinean prestatua.
  • Gertuko gizajendea da beti mintzagaia (euskara, euskal gizartea, kultura...).[3]
EZ DOK ERO antzezlana, (2020)

Mikelek eta Patxok Ez dok ero obran euren buruaz barre egiten dute, ironia handiz eta batere gupidarik gabe. Sarritan antzerki-kritikariek esan dute erabiltzen duten komedia-estilo hori infantila, hutsala eta azalekoa dela, eta iritzi hori integratu dute antzezlan honetan. Alde horretatik, nahiko krudelak dira Patxo eta Mikel euren buruarekin. Autofikzioa hor dago denbora guztian, terapia moduan erabilita ere.[3]

«Nire uste apalean, Mikelek eta Patxok urte luzez osatutako bikoteak Marx anaien gisako dinamika bat oparitu dio euskal eszenari: obratik obrara aldatu egingo dituzte pertsonaien izenak, jantziak, garaiak eta dramaturgiarako aitzakiak, baina elkarrrekin egindako antzezlanetan obratik obrara joan dira teatro nortasun propioa garatzen eta perfekzionatzen, Marx anaiek ohi zuten moduan,»

Oier Guillan[4]


Antzezlanak

Lingua Nabajorum (2012)

Beste batzuk:

«Esan dezakegu azken urteotan bertan gozo egon garela Mikel Martinezek eta Patxo Telleriak sortutako estilo komikoan. Euskara sencilloaren manifiestoa, Larru haizetara, eta Euskarazetamol bezalako lanekin urratutako bidea iaz heldu zen bere punturik gorenera, Lingua Navajorum-ek Donostia Antzerki saria eskuratu zuenean. [,,,] Ordea, komikotasunaren aldeko hautu horrek nolabaiteko ahanzturan utzi ditu Izarretako bitakora, Kontrabaxua eta ia oharkabean igaro zen Kaio luma zikina bezalako obra bikainak (azken hori Carlos Paneraren zuzendaritzapean), baina badirudi Zergatik, Jamil? honekin bide berri bat irekitzen zaiola Mikel Martinezen erregistro dramatikoari eta, berarekin batera, euskaraz sortutako antzerki konbentzionalari.»

—Agus Perez (Berria, 2015)[8]


Erreferentziak

Ikus, gainera

Kanpo estekak