Mikel Sagarzazu

Mikel Sagarzazu Sacristán (Oñati, 1988ko ekainaren 13a[1]) gipuzkoar aktore, bikoiztaile eta itzultzailea da[2][3].

Mikel Sagarzazu
Bizitza
JaiotzaOñati1988ko ekainaren 13a (35 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Hezkuntza
HeziketaMondragon Unibertsitatea
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
ingelesa
Jarduerak
Jarduerakaktorea, ahots-aktorea eta itzultzailea

IMDB: nm6103325 Facebook: Mikel Sagarzazu Sacristan Instagram: sagarzazumikel LinkedIn: mikel-sagarzazu-sacrist%C3%A1n-73308b82 Youtube: UCAEaNJeNvPAVpBwqdBZOTRA Edit the value on Wikidata

Bizitza

Oñatin jaio zen[1]. 11 urte zituela, Asperger sindromea (autismo mota bat) diagnostikatu zioten[2][4]. Bere esanetan, diagnostikoak balio izan zion. Uste du autismoa ez dela konpondu eta sendatu behar, baizik eta bizitzeko modu egokia aurkitu[2].

Eskolan graduatu ostean, informatika ikasi zuen Mondragon Unibertsitatean[5][6] eta praktikak egin zituen hainbat enpresatan, baina zailtasunak izan zituen lana aurkitzeko[6]. Orduan antzerkigintza ikasten hasi zen[7][2] eta bi filmetan antzeztu zuen[8]. Gerora konturatu zen bikoizketak egitea ere gustuko zuela[7]. Mikelen ustez, bikoizketak modu ez-monotonoan hitz egiten ikasten lagundu zion[2]. COVID-19 pandemia garaian, etxeko estudioan grabaketak egiten jarraitu zuen[9]. 2022an, protagonista bikoiztu zuen Hooper oilasko erbia filmaren euskarazko bertsioan[10].

Aktore ibilbideaz gain, itzultzaile lanetan dabil. Euskara, gaztelania eta ingelesa menperatzen ditu[3]. Gainera, Gureak Marketingen lan egiten du editore gisa eta Gautena erakundean antzerkigintza irakasten du[5].

Filmografia

UrteaIzenburuaPertsonaiaOharrak
2013Atraco a mano desarmadaertzainaFilm laburra[8]
2014Hombre 2000Film laburra[8]
2021Chicago FireAhotsa[11]
2022Hooper oilasko erbiaAhotsa[10]
Remy eta BooJack kapitainaAhotsa
2023Oddballs S2Ahotsa
Super DinoCryol
Kaleko futbolaKaniren aita
Franken aita
Aztarnarik gabeaduana agentea
Luis
AberezoroakOtto
Idefix eta menderakaitzakkatua
Oilaskix
Jeremy Super KaribuAlbert hartza
Locked Out
Billie eta Benjamin
KolapsoaPascal
Gladiatore modernoakJoao
Head HighZeke
Tumore-senaEddy
Derby GirlVictor Legrendre
Giovanni
Bad Education

Erreferentziak

Kanpo estekak