Miren Bartolome

atleta, pertika jauzian diharduena

Miren Bartolome Garaioa (Iruñea, Nafarroa Garaia, 1998ko urtarrilaren 2a) atleta da. Pertika jauzian aritzen da; gaur egun, Grupompleo Pamplona Atletico taldearekin dihardu, eta Francis Hernández du entrenatzaile.[1]

Miren Bartolome
Bizitza
JaiotzaIruñea1998ko urtarrilaren 2a (26 urte)
Herrialdea Nafarroa Garaia, Euskal Herria
Jarduerak
Jarduerakatleta
Atletismoa
Kirol diziplinakpertika jauzia
Errekorrak
BerezitasunaIrizpideaDataM
Marka pertsonalak
BerezitasunaLekuaDataM
 
Altuera1,75 metro

IAAF: 14677414 Edit the value on Wikidata

2019an eta 2020an oso indartsu aritu zen, baina, gero, COVID-19a nozitu zuen; indarrik gabe geratu zen, eta hutsetik hasi behar izan zuen. Horrez gain, pandemiak baldintzatu zuen denboraldia, hainbat txapelketa bertan behera geratu baitziren.[2][3]

2021ean, ezin izan zituen aurreko bi urteetako garaipenak errepikatu.

Ibilbidea

2017an, Espainiako errekorra 20 urtetik beherako kategorian, aire zabalean (4,30 m). Era berean, Espainiako txapelduna pista estalian nahiz aire zabalean.

2018an, Espainiako txapelduna izan zen 23tik beherako kategorian.

2019ko udan, Espainiako txapelduna, aire zabalekoa, La Nucian (Herrialde Katalanak), 4,42 metroko jauzia eginda.

2020ko otsailean, pertika jauziko Espainiako txapelduna pista estalian; Nafarroako atletak 4,32ko jauzia egin zuen Ourensen (23 urtez azpiko Espainiako errekorra), Malen Ruiz de Azua eta Maialen Axpe gipuzkoarren aurretik geratuta.[4][5]

Bizkarreko mina zuela eta, Miren Bartolome Espainiako txapelketaren kanpo geratu zen aire zabalean2021ean, zilarrezko domina lortu du pista estaliko Espainiako Txapelketan, 4.38ko jauziarekin, Nafarroako Indoor errekor berria. Grupompleoko pertikalariak ezin izan du iazko titulua errepikatu, baina zilarra lortu du lehiaketa ikusgarri batean, eta Malen Ruiz de Auzak irabazi du.[6]

Erreferentziak

Kanpo estekak