Misio diplomatiko

Misio diplomatiko bat beste estatu batean dagoen estatu bateko pertsona-talde batek osatzen du, herrialde anfitrioian euren herrialde propioa ordezkatuz. Praktikan, terminoa misio iraunkorra izendatzeko erabiltzen da[1], hau da, herrialde bateko ordezkari diplomatikoek beste herrialde bateko hiriburuan duten bulegoa izendatzeko. Nazioarteko Zuzenbidean babestuta, misio diplomatikoek lurraldez kanpoko estatusa dute; nazio anfitrioiaren lurraldean fisikoki dauden arren, tokiko legeetatik bereizita daude eta, ia egoera guztietan, dagokien herrialdeko lurraldearen zati gisa tratatzen dira. Praktikan, misio diplomatikoak enbaxadaren sinonimotzat hartzen dira, herrialde batek beste herrialde batean dituen diplomaziaren ordezkarien bulego nagusia dena; normalean, baina ez nahitaez, estatu hartzailearen hiriburua den hirian oinarritzen da[2]. Kontsulatuak, bestalde, misio diplomatiko txikiagoak dira, normalean estatu hartzaileko hiri nagusietan kokatuta daudenak (baina hiriburuan egon daitezke, oro har, bidaltzen duen herrialdeak estatu hartzailean enbaxadarik ez duenean). Kokatuta dagoen herrialdean misio diplomatikoa izateaz gain, enbaxada bat herrialde batean edo gehiagotan bizi ez den misio iraunkor bat ere izan daiteke[3][4][5][6].

Libanoren enbaxada Hagan

Maiz, enbaxada hitzarekin misio diplomatikoaz gain bera egoten den bulegoa zein enbaxadorearen etxea izendatzen da. Bulegoari kantzilertza izena ematen zaio, baina bereizi behar direnean "enbaxadorearen etxea" eta "enbaxadadaren bulegoa" kontzeptuak erabili ohi dira.

Erreferentziak

Kanpo estekak