Mitsuko Aoyama

Mitsuko Thekla Maria, Coudenhove-Kalergiko kondesa (alemanez: Mitsuko Thekla Maria Gräfin von Coudenhove-Kalergi), jaiotzez Mitsuko Aoyama (japonieraz: 青山みつこ Aoyama Mitsuko?), (Ushigome, 1874ko uztailaren 7aMödling, 1941eko abuztuaren 27a) Heinrich von Coudenhove-Kalergi Austria-Hungariako Inperioko diplomazialariaren emaztea izan zen, Europara emigratu zuen lehen japoniarretako bat.

Mitsuko Aoyama

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturak青山 光子
JaiotzaTokio1874ko uztailaren 7a
Herrialdea Japonia
 Austria
HeriotzaMödling1941eko abuztuaren 27a (67 urte)
Hobiratze lekuaHietzing Cemetery (en) Itzuli
Familia
AitaKihachi Aoyama
AmaTsuneko Iwata
Ezkontidea(k)Heinrich von Coudenhove-Kalergi (en) Itzuli  1906ko maiatzaren 14a)
Seme-alabak
Jarduerak

Find a Grave: 19454 Edit the value on Wikidata

Bizitza

Kihachi Aoyama merkatariaren hirugarren alaba zen. 17 urte zituela, Heinrich von Coudenhove (1903tik aurrera, Coudenhove-Kalergi) diplomaziolaria ezagutu zuen. 1892ko martxoaren 16an ezkondu ziren Tokion. Aitak Mitsuko jaraunspenik gabe utzi zuen eta etxera itzultzea debekatu zion[1]. Mitsuko katolizismora konbertitu zen eta Francois A. Ligneul apaizak bataiatu zuen Japonian.

1893ko irailaren 16an lehen semea izan zuen, Johannes[2].

1896an, atzerriko diplomazialarien beste emazteekin batera, Mitsuko Aoyamak Eishō enperatrizak emandako entzunaldi batean parte hartu zuen[2].

Orduan, bikotea Europara itzuli zen. Han, Mitsuko eta haren bi semeak, Johannes eta Richard, arduratu ziren Bohemiako Ronspergen familia-jabetzak kudeatzeaz. Mitsukok frantsesa, alemana, matematika, geografia eta historia ikasi zituen, Heinrichekiko etsaitasunari aurre egiteko, emazte atzerritarrarekin itzultzeari dagokionez. Beste bost seme-alaba izan zituzten. 1906ko maiatzaren 14an Heinrich hil zen, eta Mitsuko arduratu zen haurren jabetzez eta heziketaz, jurisprudentzia eta ekonomia ikasten ari zen bitartean[3].

Bere bigarren semeak Ida Roland aktorearekin ezkontzea erabaki zuenean, Mitsuko biziki haserretu zen eta ezkontzea debekatu egin zien, aktore lanbidea ez baitzen oso duintzat jotzen Japonian[3].

Ez zen inoiz Japoniara itzuli. 1941ean hilzen eta Hietzingeko hilerrian lurperatu zuten[4].

Japonian oso ezaguna da. Badago berari eskainitako hainbat film eta musikal bat[5].

Seme-alabak

  • Johann Evangelist Virgilio, Coudenhove-Kalergiko kondea (1893-1965), Tokion jaiotakoa[6]
  • Richard Nikolaus, Coudenhove-Kalergiko kondea (1894-1972), Tokion jaiotakoa[6]
  • Gerolf Joseph Benedikt Maria Valentin Franz Coudenhove-Kalergi (1896-1978), Pragan jaiotakoa[7]
  • Elisabeth Maria Anna Coudenhove-Kalergi (1898-1936), Austria-Hungarian jaiotakoa
  • Olga Marietta Henriette Maria Coudenhove-Kalergi (1900-1976), Austria-Hungarian jaiotakoa
  • Ida Friederike Görres (jaiotzez Elisabeth Friederike Coudenhove-Kalergi, 1901–1971), Ronspergen jaiotakoa
  • Karl Heinrich Franz Maria Coudenhove-Kalergi (1903-1987), Austria-Hungarian jaiotakoa

Iruditegia

Erreferentziak

Kanpo estekak