Mohamed Xukri

Mohamed Xukri (arabieraz: محمد شكري‎, amazigeraz: ⵎⵓⵃⴰⵎⵎⴻⴷ ⵛⵓⴽⵔⵉ; 1935eko uztailaren 15a - 2003ko azaroaren 15a) Rif aldeko idazle eta nobelagilea izan zen

Mohamed Xukri (arabieraz: محمد شكري‎, amazigeraz: ⵎⵓⵃⴰⵎⵎⴻⴷ ⵛⵓⴽⵔⵉ; 1935eko uztailaren 15a - 2003ko azaroaren 15a) Rif aldeko idazle eta nobelagilea izan zen. Nazioartean ezaguna da bere autobiografia den Ogi Hutsa (al-Khubz For al-Hafi) liburua dela-eta, Tennessee Williams dramaturgo estatubatuarrak "gizakiaren etsipenaren egiazko dokumentu" gisa deskribatu zuena.

Mohamed Xukri

Bizitza
JaiotzaBni Chiker1935eko uztailaren 15a
Herrialdea Maroko
Lehen hizkuntzamarokoar arabiera
Tarifita
HeriotzaRabat2003ko azaroaren 15a (68 urte)
Heriotza moduaberezko heriotza: minbizia
Hezkuntza
Hizkuntzakarabiera
Tarifita
gaztelania
frantsesa
marokoar arabiera
ingelesa
Jarduerak
Jarduerakidazlea, irakaslea, antzerkigilea, itzultzailea, eleberrigilea eta irrati-esataria
Lan nabarmenak
Jasotako sariak
Genero artistikoaeleberria
conte (en) Itzuli
egunkaria
saiakera
IMDB: nm0159383 Edit the value on Wikidata

Xukri 1935ean jaio zen, Ayt Chiker herrian (horregatik bere hartutako abizena: Xukri), herri txiki bat Rif mendietan, Nador probintziaren barruan, Marokon. Oso familia pobrean hazi zen, eta aita tiraniko bat zuenez ihes egin zuen, eta etxerik gabeko haurra izan zen Tangerren, miseria, prostituzio, indarkeria eta drogez inguratuta. 20 urte zituela irakurtzen eta idazten ikastea erabaki zuen, eta geroago eskolako irakasle bihurtu zen.

1960ko hamarkadan Tanger kosmopolitan Paul Bowles, Jean Genet eta Tennessee Williams ezagutu zituen. Xukriren lehen idazlana Al-adab aldizkarian (Beiruteko hilabetekari bat) argitaratu zen 1966an,[1] "Al-Unf ala al-shati" ("Indarkeria hondartzan") izenburuarekin. Nazioarteko arrakasta Paul Bowles-en Al-khoubz Al-Hafi (Ogi hutsa, euskaraz) liburuaren ingelesezko itzulpenarekin lortu zuen 1973an (For Bread Alone, Telegram Books). Liburua Tahar Ben Jelloun-ek frantsesera itzuli zuen 1980an (Éditions Maspero), 1982an arabieraz argitaratua eta Marokon zentsuratu zen 1983tik 2000ra. Liburua gero beste 30 hizkuntzara itzuli zen. Euskarara Arantzazu Royok ekarri zuen Igela argitaletxean[2].

Bere lan nagusiak trilogia autobiografikokoak dira, non Ogi hutsa lehen liburua den eta Hutsegiteen garaia bigarrena. Isuri naturalez marginaziora bultzatzen zuen gizarteari aurre eginez heldu beharko dio bide latzari, berak izan nahi zuena izatera iristeko: gizaki libre eta idazle.[3]

1960ko eta 1970eko hamarkadetan ipuin bildumak ere idatzi zituen.

Mohamed Xukri minbiziaz hil zen 2003ko azaroaren 15ean, Rabateko ospitale militarrean. Azaroaren 17an lurperatu zuten Tangerreko Marshan hilerrian. Bertan izan ziren Kultura sailburua, gobernuko hainbat funtzionariok, pertsonalitate asko eta Marokoko erregearen bozeramailea. Hil baino lehen, Xukri-k fundazio bat sortu zuen, Mohamed Xukri izenekoa, bere egile eskubideen, eskuizkribuen eta idazki pertsonalen jabe izan zedin.

Lehen urteak

Bere ama hizkuntza Riffiera zen (amazigeraren dialektoa). Pobrezia zela eta, bere familiak Tetuanera jo zuen, eta gero Tangerrera. Umea zela, Xukrik bizirik iraun ahal izan zuen hainbat lani esker: zerbitzari Frantziako familia batean Aljeriako Rif aldean, edo gida Tangerrera iristen ziren marinelekin. Bertan gaztelania ere ikasi zuen. Prostitutak, lapurrak, kontrabandistak eta, batez ere, bere aita tiraniko eta bortitza gako izan ziren bere haurtzaroan. Familiako liskar baten ondorioz, 11 urte zituela utzi zuen familia Tangerren bizitzera joateko. Han, etxerik gabeko haurra zela, lapurreta txikitan, noizbehinkako kontrabandoan eta prostituzioan murgildu zen. 20 urte zituela, bizitza aldatu zion norbait ezagutu zuen.

Irakurtzen eta idazten ikastea

Pertsona horrek Arabiera estandarra irakurtzen eta idazten lagundu zion, ordura arte berarentzat hizkuntza arrotza zena, desberdina Marokoko arabiera eta amazigerarekin alderatuta. Ez zen bide erraza. Ez zuen aise aurkitu hogei urte beteak izanik bera baino askoz umeagoak zirenekin batera ikasteko aukera emango zion maisurik, haiek baino askoz atzeratuagoa baitzebilen eskolan –ez kalean– ikasten diren ikasgaietan.[3] Tangerretik alde egitea erabaki zuen 1956an (Marokoko independentziaren urtea) eta Larachera joan zen, 21 urte zituela lehen hezkuntzako ikastetxe batean sartzeko. Ecole Normale-n sartu zen eta eskolako irakasle bilakatu zen.

1960ko hamarkadan Tangerren egin zuen lan, tabernetara eta putetxetara joaten jarraitu zuelarik, eta bere istorio pertsonala idazten hasi zen, arabieraz, xehetasunez betetako azalpenekin. Bere esperientzia sexualak hain xehe kontatzeak Marokoko eta atzerriko indar erlijioso eta kontserbadoreen gaitzespena ekarri zuen.

Zentsura Ogi hutsa liburuagatik

Ogi hutsa liburuak nazioarteko ospea ekarri zion ingelesez argitaratutakoan, baina arabiar munduan ere arrakasta handia izan zuen. Arabiar edizioa agertu zenean, Marokon debekatuta zegoen, Barne ministroaren aginduz, agintari erlijiosoen aholkuak jarraituz. Nerabeen sexu-esperientziei eta drogen gehiegikeriari buruzko erreferentziak iraintzaileak zirela zioten. Zentsura 2000 urtean amaitu zen, eta Ogi hutsa Marokon argitaratu zen azkenean. 1999an, Ogi hutsa Kairoko Amerikar Unibertsitateko ikasketa programatik kendu zuten sexu esplizituaren pasarte batzuengatik. Zenbait behatzailek "debekua" kritikatu eta gobernuari zentsura leporatu zioten. Gertaerak aurrekaria zuen, zeren Egiptoko presidenteak, Hosni Mubarakek, beste liburu bat debekatu baitzuen. Ogi hutsa liburua parlamentuak aztertu zuen, eta komunitate akademikoak eta literarioak babestu zuten eleberriaren erabilera, horren aldeko gutunak bildu zituzten kanpaina batean.

Geroko bizitza

Berarentzat garrantzitsuena zena segurtatu zuela uste zuen Mohamed Xukri-k: toki bat bere literatur lanetarako.

Bere azken borondateetan eta testamentuan, bere ondasun osoa bost presidentek batera kudeatuko zuten fundazio baten esku utzi zuen: "Xukriren heriotzaren ondoren, agiri hau arrastorik gabe desagertu zen", dio egilearen literatur agentea izan zen Roberto de Hollandak.

Bere legatu literarioa ziurtatzea garrantzitsuena zen Xukrirentzat, baina ez zitzaion errespetatu: "Zalantza zen Europako edo Amerikako unibertsitate bati eman ala ez Marokoko erakunde bati eman" azaldu zuen literatur-agenteak.

Alde batetik beldur zen, bere lanen eskubideak atzerriko entitate bati ematekotan gobernuak bere minbiziaren tratamendu garestia ordaintzeari utz ziezaiokeelako. Bestalde, bereziki lotsagarria izango zen Maroko lehenago kolonizatu eta zapaldu zuten herrialdeetako bati ematea. Mohamed Xukri Marokoko aukera hautatu zuen. [4]

Lanak

Erreferentziak

Kanpo estekak