Monika Madinabeitia

Mondragon Unibertsitateko irakasle eta ikertzailea

Monika Madinabeitia Medrano (Eskoriatza, 1971) Mondragon Unibertsitateko irakasle eta ikertzailea da, Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatean. 2023tik Etxepare Euskal Institutuko Euskara Sustatu eta Hedatzeko Zuzendaria da.[1]

Monika Madinabeitia
Bizitza
JaiotzaEskoriatza, 1971 (52/53 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Jarduerak
Jarduerakunibertsitateko irakaslea

Ibilbidea

Ingeles Filologian lizentziatua da (1994) eta Ipar Amerikako Mendebaldeko literaturan doktorea (2006), Euskal Herriko Unibertsitatean. 2005etik irakaslea da Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatean. Bere ikergaiak identitateak, kultura, migrazioa eta euskal diasporak dira. Berrikuntza eta Esku-hartzea Gizarte Kulturanitz eta Eleanitzetan ikertaldeko kidea da Hezkuntza eta Komunikazioaren arloetan,[2] baita EHUko Rewest Ipar Amerikaren Mendebaldeko Literatura eta Kulturari buruzko ikertaldeko kidea ere.[3] 2021ean Boiseko Estatu Unibertsitateko (Boise, Idaho, AEB) irakasle gonbidatua izan zen, Eloise Garmendia katedran.

Lanak

  • Petra, My Basque Grandmother (2018, Center for Basque Studies Press, University of Nevada, Reno)

Erreferentziak

Kanpo estekak