Eskoriatza

Gipuzkoako udalerria

Eskoriatza Gipuzkoako hego-mendebaldean dagoen udalerria da, Debagoiena eskualdean. 2002ko urriaren 1ean, Eusko Jaurlaritzak monumentu-multzo izendatu zuen hirigune historikoa, Sailkatutako Kultura Ondasuna [4]. 4.097 biztanle zituen 2016. urtean

Eskoriatza
 Gipuzkoa, Euskal Herria
Fernando Eskoriatza plaza eta udaletxea.
Administrazioa
EstatuaEspainia
ErkidegoaEuskal Autonomia Erkidegoa
LurraldeaGipuzkoa
EskualdeaDebagoiena
Izen ofizialaEskoriatza
Posta kodea20530-20540-20550
INE kodea20034
Herritarraeskoriatzar
Kokapena
Koordenatuak43°01′00″N 2°31′42″W / 43.0168°N 2.5283°W / 43.0168; -2.5283
Map
Azalera40,43 km²
Garaiera255-1160 (273 udaletxean)
Distantzia76 km Donostiara
Demografia
Biztanleria4.194 (2023)
34 (2022)
alt_left 2.032 (%48,5) (%48,5) 2.033 alt_right
Dentsitatea103,73 bizt/km²
Hazkundea
(2003-2013)[1]
% 4,15
Zahartze tasa[1]% 18
Ugalkortasun tasa[1]‰ 38,12
Ekonomia
Jarduera tasa[1]% 79,1 (2011)
Genero desoreka[1]% 9,5 (2011)
Langabezia erregistratua[1]% 8,86 (2013)
Euskara
Euskaldunak[1]% 57,09 (2010)
Kaleko erabilera [2]% 37.5 (2016)
Etxeko erabilera[3]% 45.65 (2016)
Datu gehigarriak
Sorrera1630eko urtarrilaren 31
Webguneahttps://eskoriatza.eus/

Izena

Izenaren lehenengo osagaia, eskoria hitza, latineko escoria-tik dator eta 'burdina galdatzean sortzen den hondakina, zepa' esan nahi du. Bigarren osagaia -tza leku-ugaritasunezko atzizkia da. Beraz, Eskoriatza izenak burdinolen hondarrak botatzen ziren lekua-edo adierazten duela dirudi.[5]

Geografia

Inguru naturala

Udalerri honetan Aitzorrotz eta Kurtzebarri mendiak ditugu. Deba ibaiak Eskoriatza zeharkatzen du Leintz-Gatzagatik etorrita, eta Urkuluko uharkaren mendebaldean kokatuta dugu herria.

Mugakideak

Iparraldean eta ekialdean, Aretxabaleta; mendebaldean Aramaio, (Araba); eta hegoaldean Leintz-Gatzaga eta Arratzu-Ubarrundia, (Araba) mugakide ditu.

Auzoak

Sakontzeko, irakurri: «Eskoriatzako kale eta auzoak»

Gaur egun Eskoriatza udalerria osatzen duten zazpi elizateak herrixkak ziren garai batean, 1630ean Eskoriatzako Unibertsitatearen sortzearekin batera bildu zirela. Elizate horiek herriko erdigunea baino lehenagokoak dira. Honako hauek dira Eskoriatza udalerria osatzen duten elizateak:

Elizate horietako bakoitzak bere alkatea du.

Zerbitzuak

Kultura

Kirola

Hezkuntza

Administrazioa

Historia

Axtrokiko urrezko ontziak (Madrilen daudenak).

Antzinateko aztarna bat utzi du Eskoriatzak: Bolibar auzoko Axtroki inguruan aurkitutako Brontze Aroaren amaiera aldeko urrezko bi objektu, Axtrokiko ontziak, 1972. urtean kasualitatez aurkituak. 21. mendean Madrilgo Museo Arkeologiko Nazionalean daude piezak, baina kopiak daude herriko Ibarraundi museoan.[24]

Herriaren lehen aipamen historikoak, propio, Erdi Arokoak dira. Hasiera batean, Eskoriatza Leintz haranaren zati izan zen, Aretxabaleta, Leintz Gatzaga eta Arrasaterekin batera. XIII. mende erdialdetik aurrera, baina, Leintz zatitzen hasi zen, eta, 1331n, bailara hori osatzen zuten herri bakarrak Aretxabaleta eta Eskoriatza ziren, Leintz Gatzaga eta Arrasate hiribildu bihurtu baitziren. 1630ean, Mestak eragin handia izan zuen Aretxabaletak eta Eskoriatzak beste elizateekiko hartu zuten garrantzian.

1630ean, Leintz erabat zatituta geratu zenean, Eskoriatza udalerri bihurtu eta bere alkate propioak aukeratzen hasi zen.[25] Denbora luzea eman zuen Eskoriatzak urtean behin alkatea aukeratzen. Lehen aldia 1630 eta 1655 artean izan zen. 1656tik 1702ra arte, Eskoriatza alkaterik gabe egon zen, 1703tik 1840ra arte, berriz hasi zen urtean behin alkatea aukeratzen. 1739an, 1812an, 1814an eta 1835ean,ordea, bi alkate izan zituen. Hurrengo bederatzi urteetan, 1841etik 1849ra arte, berriz ere alkaterik gabe egon zen. Azken aldia 1850etik aurrera doa. Urtero alkatea aukeratzeko ohitura 1909an amaitu zen. Ordutik aurrera, alkatetza iraunkorragoa izan zen, ordutik Vicente Pagaldai eta Jose Manuel Villar izan dira alkate denbora gehien eman dutenak.

Euskara

Eskoriatzako Jose Pagaldayren[26] testigantza, euskara debekaturik egon izanagatik, eskolan gaztelaniaz egiten zutela kontatzen duenekoa. Euskal Herriko Ahotsak[27][28] proiekturako egindako elkarrizketa, ahozko ondarea jaso eta zabaltzeko.

Eskoriatzako euskara[29] mendebalekoa da (bizkaiera)[30], sortaldeko azpieuskalkian[31] kokatzen den Debagoieneko euskara[32], hain zuzen. Deba eskualdeko hainbat herrik osatzen dute Debagoieneko hizkera: Gipuzkoako Aretxabaletak, Arrasatek, Eskoriatzak, Leintz Gatzagak eta Oñatik eta Arabako Aramaiok. Leintz haranak esparru berezia osatzen du Deba ibarrean, oso estua delako Arrasate, Aretxabaleta, Eskoriatza eta Leintz Gatzaga herrien arteko batasuna. Aramaioko hizkera ere ez da asko urruntzen hauetatik, baina bai Oleta auzokoa, Oletako hizkera sartaldeko eta sortaldeko hizkeren arteko tarteko hizkeratzat hartzen baita. Oñatiko hizkera ere berezia da. Oñati ez zen Gipuzkoan sartu 1845 urtera arte eta bertako hizkerak oraindik ere nortasun berezia du. Oro har, Debagoieneko hizkerak Arabako euskararen eragina duela esan daiteke. Debagoienak Gasteizekin eduki du hartu-emanik estuena eta, dirudienez, hango ezaugarriak eta hango berrikuntzak iritsi dira bertara. 2016an herritarren %62,58 euskalduna zen.[33]


Ekonomia

Industria da jarduera nagusia: metalurgia, etxetresna elektrikoen fabrikazioa, sarrailgintza, elikagai-industria eta ehungintza. Horiekin batera, basoak, abeltzaintza (behiak) eta nekazaritza (barazkiak).

2017an honela banatzen ziren sektore ekonomikoak: Lehen sektorea BEGaren %1. Bigarren sektorea %63,5. Hirugarren sektorea %33,2. Eta eraikuntza %2,3.[33]

Demografia

San Pedro eliza

2019an herriak 4.065 biztanle zituen. Horietatik %21,87k 65 urte edo gehiago zituen. Atzerrian jaiotakoak %6,57 ziren.[33]

Eskoriatzako biztanleria

Politika

Udal hauteskundeak

2011ko maiatzaren 22ko hauteskundeetan Bilduk gehiengo osoa eskuratu zuen (sei zinegtzi hamaikatik). Eskoriatzako Elizateen Elkarteak bi zinegotzi eskuratu zituen, eta EAJ, EB-B eta PSE-EE alderdiak bana zinegotzi. Bilduko Beñat Herce hautatu zuten alkate.[34]

2015eko udal hauteskundeetan, berriz, aldaketa nabarmena gertatu zen udalbatzan. Bilduren ondorengoa zen Euskal Herria Bildu koalizioak botoen % 40 eta bi zinegotzi galdu zituen. Euzko Alderdi Jeltzaleak, berriz, oso gorakada handia izan zuen eta bost zinegotzi izatera igaro zen (lehen bakarra zuen), eta horrela gehiengoa lortu zuen. Eskoriatzako Elizateen Elkarteak zinegotzi bat galdu zuen, Irabazi koalizioak (Ezker Batua-Berdeak taldearen ondorengoa zenak) mantendu egin zuen bere zinegotzia, eta PSE-EEk galdu egin zuen berea. EAJ alderdiko Joxe Ramon Zubizarreta hautatu zuten alkate.[35]

Eskoriatzako udalbatza

Alderdia

2015eko maiatzaren 24a

2011ko maiatzaren 22a

ZinegotziakBoto kopuruaZinegotziakBoto kopurua
Euzko Alderdi Jeltzalea (EAJ)
5 / 11
867 (% 41,78)
1 / 11
231 (% 12,12)
Euskal Herria Bildu*
4 / 11
640 (% 30,84)
6 / 11
942 (% 49,42)
Eskoriatzako Elizateen Elkartea
1 / 11
246 (% 11,86)
2 / 11
270 (% 14,17)
Irabazi**
1 / 11
183 (% 8,82)
1 / 11
167 (% 8,76)
Euskadiko Alderdi Sozialista (PSE-EE)
0 / 11
139 (% 6,70)
1 / 11
226 (% 11,86)
* 2011n Bildu koalizioa aurkeztu zen.
** 2011n EB-B koalizioa aurkeztu zen.
Datuen iturria: 2015eko eta 2011ko udal hauteskundeen emaitzak euskadi.eus webgunean

2019ko udal hauteskundeetan hauek izan ziren emaitzak: EAJk 1.072 boto (6 zinegotzi). EH Bilduk 751 boto (4 zinegotzi). Independenteek (Eskoriatzako Elizateak) 209 boto (zinegotzi 1). Podemos-IU-Equok 96 boto. PSE-EEk 95 boto.[36] [37] Joserra Zubizarreta izendatu zuten alkate berriro.[38]

Aurreko hauteskundeak

Alderdi politikoak201120072003
BotoakZinegotziakBotoakZinegotziakBotoakZinegotziak
Bildu% 48,316----
Eskoriatzako Elizateen Elkartea-Agrupación de Anteiglesias de Eskoriatza (EEE-AAE)% 13,852% 11,81% 9,21
Euzko Alderdi Jeltzalea (EAJ-PNV)% 11,851% 15,092--
Euskadiko Alderdi Sozialista-Euskadiko Ezkerra (PSE-EE)% 11,591% 12,861% 13,92
Ezker Batua-Berdeak (EB-B)% 8,561--% 12,52
Eusko Abertzale Ekintza (EAE-ANV)--% 32,814--
Eusko Alkartasuna (EA)--% 14,892--
Ezker Batua-Berdeak/Aralar (EB-B/A)--% 8,911--
Euzko Alderdi Jeltzalea/Eusko Alkartasuna (EAJ/EA)----% 32,96

Alkateak

Hauek izan dira Eskoriatzako azken alkateak:

AlkateaAgintaldi hasieraAgintaldi amaieraAlderdia[39]
Felix Barandiaran Zaldibar[39]19791983Euzko Alderdi Jeltzalea
Julian Urtzelai19831987Euzko Alderdi Jeltzalea
Jose Manuel Villar Kareaga19871991Eusko Alkartasuna
Jose Manuel Villar Kareaga19911995Eusko Alkartasuna
Jose Manuel Villar Kareaga19951999Eusko Alkartasuna
Edorta Zubizarreta Alegría19992003Euskal Herritarrok
Juan Carlos Bengoa Munduate20032007Eusko Alkartasuna-Euzko Alderdi Jeltzalea
Pedro Lasagabaster20072009 aEusko Abertzale Ekintza
Pedro Lasagabaster20092011Ez esleituak
Beñat Herce[34]20112015Bildu
Joxe Ramon Zubizarreta Alegria[35][39]20152019Euzko Alderdi Jeltzalea
Joxe Ramon Zubizarreta Alegria[38][39]2019JarduneanEuzko Alderdi Jeltzalea
20232027

a Alkateak ez zuen legegintzaldia bukatu, Eusko Abertzale Ekintzaren hautagai bezala.

-1967

Lehenago, 1967an hil zen arte, Luis Ezeiza izan zen alkate pare bat urtez. Eta, bere legealdian eraikiriko eskolak, bere izena darama.

1630-1703

  • 1630: Juan Lopez Espilla
  • 1631: Juan Bautista Agiriano
  • 1632: Mateo Lopez de Espilla
  • 1633: Martin Ruiz de Mazmela
  • 1634: Pedro Arangoitia Murua
  • 1635: Mateo Lopez de Espilla
  • 1636: Pedro Ruiz de Mazmela
  • 1637: Mateo Lopez de Espilla
  • 1638: Juan Ibañez de Agiriano
  • 1639: Juan Ibañez de Agiriano
  • 1640: Juan Fernandez de Okarantza
  • 1641: Pedro Gaztañadui
  • 1642: Juan Bautista Agiriano Otalora
  • 1643: Juan Ibañez de Agiriano
  • 1644: Juan Lopez de Espilla
  • 1645: Juan Fernandez de Okarantza
  • 1646: Cristobal Azkarraga
  • 1647: Cristobal Azkarraga
  • 1648: Martin Iramain
  • 1649: Santiago Etxebarria
  • 1650: Martin Ruiz de Mazmela
  • 1651: Juan Ibañez de Agiriano
  • 1652: Santiago Etxebarria
  • 1653: Martin Astera
  • 1654: Martin Iramain
  • 1655: Juan Martin Agiriano
  • 1703: Miguel Okarantza
  • 1704: Francisco Garaikoa
  • 1705: Francisco Garaikoa
  • 1706: Juan Lorenzo Arriola Otalora
  • 1707: Juan Pagalday
  • 1708: Joseph de Gaztañaduy
  • 1709: Francisco de Garaicoa
  • 1710: Diego Agirregabiria
  • 1711: Juan Lorenzo Arriola
  • 1712: Francisco Garaikoa
  • 1713: Francisco Antonio Gonzales de Mendibil
  • 1714: Alonso Francisco Dieguez eta Elorriaga
  • 1715: Francisco Garaikoa
  • 1716: Baltasar Azkarraga
  • 1717: Francisco Garaikoa
  • 1718: Martin Apaolaza
  • 1719: Juan Martin Borinaga
  • 1720: Juan Lorenzo Arriola eta Otalora
  • 1721: Juan Segura
  • 1722: Diego Agirregabiria eta Heredia
  • 1723: Juan Martin Borinaga
  • 1724: Domingo Satrustegi
  • 1725: Juan Antonio Arana
  • 1726: Juan Martin Borinaga
  • 1727: Juan Martin Madina
  • 1728: Pablo Isarbiribil
  • 1729: Pablo Isarbiribil
  • 1730: Prudencio Aretxaga eta Jungitu
  • 1731: Prudencio Aretxaga eta Jungitu
  • 1732: Martin Romarate eta Arana
  • 1733: Martin Romarate eta Arana

Kultura

Jaiak[40]

Santa Ageda bezperan eta egunean kantu-eskean irteten dira herriko neska-mutilak. Dantza ere egiten dute plazan. Ohitura horrek izan duen bilakaera jaso dugu dokumental labur honetan, Euskal Herriko Ahotsak[41] proiekturako egindako elkarrizketen pasarteekin.
  • Otsailaren 5a, Santa Ageda eguna: herriko kintoak (urte horretan 18 urte betetzen dituzten neska-mutilak) koplak kantatuz eskean ibiltzen dira bezperatik. Santa Ageda egunean herriko plazan dantza egiten dute.
  • Urdelardero eguna: Ostegun gizen egunean herriko umeak baserritar jantzita kalez kale ibiltzen dira abesten. Eskuan "ziria" izeneko makilatxo bat daramate, eta hor sartuta txorizoa, ogi-zatia, sagarra.... Garai batean, eskean ibiltzen zirenei etxekoandreek janaria jartzen zieten zirian, gaur egun balkoietatik karameloak botatzen dizkiete. Inauteri-asteartean kukumarroak ateratzen dira herriko umeak beldurtzera.
  • Garizuma garaian, karapaixo izeneko pazko-opila egin ohi da, arrautzez eta txorizoz hornitutako ogi hirukia. Ama pontekoak edo aita pontekoak besoetakoari oparitzea da ohitura.
  • Maiatzeko lehen igandean Atxorrotxeko erromeria ospatzen da: Santikurtz eguna maiatzaren 3an da berez.
  • Ekaineko lehen larunbatean baserriko produktu eta artisauen Ferixie egiten da herrian.
  • Ekainaren 23an San Juan bezperako sua egiten da eta herriko kintoek (hurrengo urtean 18 urte beteko dituzten neska-mutilek) tantaia igotzen dute herriko plazan.
  • Ekainaren 29a, San Pedro eguna: herriko jai nagusiak dira Sanpedroak eta ekainaren 28tik uztailaren 1era bitartean ospatzen dira.

Ondasun nabarmenak

Sakontzeko, irakurri: «Eskoriatzako Alde Zaharra»
Gaztainadui edo Ganuza jauregia.

Herritik kanpo Elgea-Artiako Estazio Megalitikoa eta Kurutzeberriko Estazio Megalitikoa daude.

Eskoriatza errege-bide zaharraren ertzean, luze garatzen da, XVI eta XVII. mendeetan, eta lehenagoko garaiko aztarnarik ez da mantentzen. Berrogei etxe baino gehiago sail estuetan antolatuak; elementu ikusgarriak dituen ibilbide berezia da. Eraikin gehienek, oro har, ez dute berez balio handirik, baina guztien multzoak itxura berezia dauka, bai eraikinen tipologiagatik, bai beren espazio-formagatik. Bi kale ditu, Aranburuzabala eta Arana, eta horiek ertzetan dituzten eraikin esanguratsuek ibilbide pintoresko bat osatzen dute. Bi kaleen elkarguneak zeharbide ireki bat osatzen du, arkitektura bereziko adierazgarriz josia.

Monumentu-multzoak herri-arkitektura du adierazgarri: zurrezko egituradun etxeak, harlanduzko kanpo-paramentudunak eta morteroz entokatuak. Harearriz landutako kanpo-paramentuak ere badaude baina gutxiago, beheko solairuetan, ertzetan eta inguratuetan batez ere. Esanguratsuak dira harlanduzko erdi-puntuko arkuak, gainaldean armarriak dituztela. Hauek beheko solairu batzuetan daude, han-hemenka, Aranburuzabala kalean hiru eta Arana kalean beste hiru. Horietako batzuk narriatuta daude, eta beste batzuek apaingarri aberatsak dituzte. Hutsune gehienak baoburudunak dira: batzuk harrizko inguratuen angeluetan belarriak dituzte; beste askok, berriz, entokatu bidez eginiko irtenuneak inguruan. Orokorrean, honako tipologia da nagusi: atariperik gabeko beheko solairua eta beste bi solairu, fatxada laua hegalkin txikidun balkoiekin, hauetako batzuk hartxabalezkoak direla. Eraikuntza heterogeneoa da eta hormigoiz eginiko luzapen eta eraberritzeak ere ikus daitezke. Sailetan banatuta egoteak multzo lineal baten itxura uniformea izatea eragozten du. Osotasunean, herri-arkitekturak garrantzi handiagoa du arkitektura jasoak baino; ez da oso uniformea, eta gutxiago agertu arren, oso kalitate onekoa da.

San Viator komentua izandakoaren kalostra, egun Mondragon UnibertsitateaHuhezi Fakultatea

Eraikinak bi zati dituen ardatz baten inguruan kokaturik daude, hasierako, erdiko eta amaierako puntu esanguratsuekin:

  • Otadui etxea edo Arrosario Santuko ospitalea monumentu barroko-klasizista da, XVII. mende hasierakoa, erlijio- eta zerbitzu- arkitektura zibilaren tipologia duena. Bere presentzia ederraz ibilbidearen hasiera adierazten du, hego-mendebaldeko muturretik, Leintz-Gatzagatik.
  • Aranburuzabala kalea Otadui etxetik behera jaisten da Deba ibaia zeharkatzen duen zubiraino. Etxebizitza-ilara batez osaturik dago, batzuk XVI. mendekoak, lursail estuetan eraikiak. Herri-arkitektura da, harlanduzko eta harrizko fatxada entokatuak dituzten etxez osatua, hutsuneak gehienetan baoburudunak direla; halere, erdi-puntuko arkuak ere badira eraikin batzuen sarreretan. Estilo gotiko-pizkundetarra du, zenbait eraikin neoklasiko ere baditu, eta altuera nagusia beheko solairua eta beste bi solairu dituena da. Nabarmenak dira Aranburuzabala kaleko 4, 9 eta 13.eko etxeak, XVI. mendeko elementu eta arku eta guzti; baita 18. zenbakiduna ere, XVIII eta XIX. mendekoa.
  • Aranburuzabala eta Arana kalea elkartzen diren tokia inflexio-puntu bat da kale horien ibilbidean eta espazioaren ikuskeran. Espazioa zabaldu egiten da, Deba ibaia zabaltzearen ondorioz, eta batez ere, eraikin nagusiak bigarren mailara pasatu direlako, lerrokadurak aldatuta eta eraikitzeko gune berriak sortuta. Leku horretan daude honakoak: San Pedro eliza, XVIII. mendeko eraikin barrokoa, Aranburuzabala kalera ematen duen fatxada nagusian arkupe bat duena; eta horren aurrean, Gaztainadui jauregia, XVII. mendeko egoitza barroko garrantzitsua. Eremu hori da ibilbideko punturik beherena. Gune garrantzitsua da, Aranburuzabala kalearen bistarako errematea baita. Eraikuntza berrien presentziak eta inguruan dagoen orube hutsak hirigune historikoa itxuraldatzen dute.
San Viator komentua izandakoaren fatxada, egun Huhezi eskola
  • Arana kalea zubitik hasi eta udaletxeko plazaraino igotzen da pixkanaka. Kale gisa bereiztea ez da erraza, izan ere, San Juan kalearen -zubitik gertu dagoena- eta udaletxeko plazaren artean orube huts bat baitago. Horrek zera dakar, Arana kalearen alde batean muga zehatzik ez egotea. Kalearen bestaldea etxebizitza-ilara batez osaturik dago, horiek mende askotakoak dira eta lursail estuetan eraikita daude. Etxebizitza-arkitektura da, osagai landuak dituena, gehienak barrokoak eta herrikoiak, harlanduzko eta harrizko fatxada entokatuak dituzten zurezko etxez osatua. Hutsuneak gehienetan baoburudunak dira; halere, erdi-puntuko arkuak ere ikus daitezke eraikin batzuen sarreretan. Estilo erabat anitza dauka, XVII eta XVIII. mendeetako eraikinekin. Gehienek beheko solairua eta beste bi solairu dituzte. Honakoak nabarmentzen dira: Jose Aranaren etxea, XVI. mendeko arku eta osagaiak dituena, eta Kuriaren etxe barrokoa, XVIII. mendekoa, eta Arana kaleko 14koa, XVII. mendekoa.
  • Fernando Eskoriatza plaza Arana kalearen amaierara zabaltzen da. Plazan XIX. mendeko eraikin neoklasiko bat da nagusi: udaletxea. Plazaren aurrean, Arana kalean, etxebizitza neoklasikoak daude. Udaletxeari begira jarriz, ezkerraldean, Zalbidegoitia jauregia dago, XVIII. mendeko etxebizitza barrokoa. Jauregia plazan ez da asko nabarmentzen, baina atzealdean arkuteria azpimarragarria dauka. Plaza beheko solairu eta bi garaieradun etxebizitzek eta Hidalga kaleko 4. ko duen eraikinak osatzen dute. Azken horrek harlanduzko fatxada dauka. Zalbidegoitia jauregiaren atzealdea eta Gaztanadui kalearen hasiera dira bide-ardatzaren amaiera; bide-ardatz hori eraikuntza bereziek, etxebizitzek eta hiri-espazioek osatzen dute, errege-bide zaharraren inguruan.

Honakoak ere daude ikusgai Eskoriatzan:

Hezkuntza

Arizmendi ikastola Eskoriatza eta Aretxabaleta artean sortu zuten Arrasateko zentro batekin 1999an bat egin ondoren. Gaur egun bailarako ikasle ugari bertan ibiltzen dira. Lehen hezkuntzari dagokionez, Luis Ezeiza ikastetxea ere nabarmentzekoa da.

Azkenik, Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak (HUHEZI) Eskoriatzan dauka egoitza nagusia, Mondragon Unibertsitatearen baitan.

Eskoriatzar ezagunak

Irudiak

Erreferentziak

Ikus, gainera

Kanpo estekak

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Gipuzkoa