Mungialdea

Bizkaiko eskualdea


Mungialdea Bizkaiko erdialdean dagoen barrualdeko eskualdea da. Uribe ohiko eskualde handiagoaren zatia da. 9 herrik osatzen dute eta 160 km² inguruko azalera dauka. Gaur egun 26.000 pertsona baino zerbait gehiago bertan bizi dira.

Mungialdea
 Euskal Herria
Bakio Jata menditik.
Administrazioa
Herrialdea Bizkaia
UdalerriakArrieta, Bakio, Fruiz, Gamiz-Fika, Gatika, Laukiz, Maruri-Jatabe, Meñaka eta Mungia)
Herri handienaMungia
Geografia
Koordenatuak
Azalera158,23 km²
Demografia
DentsitateaERROREA: ezin izan da automatikoki kalkulatu, arazoa konpontzeko egin klik hemen biztanle/km²

Mungia da herri nagusia eta zonaldeari izena ematen diona.

Mugakideak

Iparraldean Kantauri itsasoa, hegoaldean Txorierria, ekialdean Busturialdea eta mendebaldean Uribe Kosta mugakide ditu.

Udalerriak

HerriaBiztanleria (2013)Lurraldea km²Alderdi politikoa (2019)
Arrieta54514.5EAJ
Bakio2.62816.78EH Bildu
Fruiz5475.73EAJ
Gamiz-Fika1.34815.5EAJ
Gatika1.61117EAJ
Laukiz1.1488.1EAJ
Maruri-Jatabe94815.8EAJ
Meñaka74512.7EH Bildu
Mungia17.02252.12EAJ

Inguru naturala

Butroe ibaiak Mungialdea zeharkatzen du Plentzian itsasoratu baino lehen. Bestela, Jata (599 m) eskualdeko mendirik altuena da.

Ekonomia

Eskualdea Bizkaiko txakolinaren ekoizleetakoa da.

Pertsonaia ezagunak

Ikus, gainera

Kanpo estekak