Muskitz

Nafarroako herria

Muskitz Nafarroa Garaiko kontzejua da, Imotz udalerrikoa. 1842ko erroldan udalerri osoari Músquiz izena ematen zitzaion. 2007ko urtarrilaren 1eko erroldaren arabera, herriak 63 biztanle zituen.

Muskitz
 Euskal Herria
Map
Kokapena
Herrialdea Nafarroa
UdalerriaImotz
Administrazioa
Posta kodea31867
Herritarramuskiztar
Geografia
Koordenatuak42°56′10″N 1°44′57″W / 42.936111111111°N 1.7491666666667°W / 42.936111111111; -1.7491666666667
Demografia
Biztanleria39 (2020:  0)
Herriko etxe bat
Herriko eliza

Demografia eta biztanleria

Muskizko biztanleria
20002001200220032004200520062007
2828282523232428

Argazki galeria

Euskara

Muskizko Jose Antonio Garbizu[1] (Ahotsak[2] proiekturako)

Muskitzen[1] Imozko euskara[2] mintzatzen da, sortaldeko gipuzkeraren aldaera. Hiru eremu bereiz daitezke Imotzen. Ertz batean dago Muskitz, Atetzi eta Ultzamari begira dagoena; beste ertzean dago Goldaratz, Basaburu Nagusiarekin eta Larraunekin loturik; eta tartean daude Imozko gainerako herriak, Goldaratz-Basaburua-Larraun aldeko berrikuntza fonologikorik ezagutu ez dutenak baina Muskitz-Atetz-Ultzama alderdiko ezaugarrietatik bereiz samar. Esan beharra dago ez dagoela ezberdintasun handirik Imozko eta Basaburu Nagusiko hizkeren artean, fonologian ez bada. Aldea nabariagoa da Larraun aldera.

Erreferentziak

Kanpo estekak

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Nafarroa