Nabarra

AldizkariaNabarra
Sortze urtea2001
MotaKultura eta gizarte gaiak
Saltzen zen lurraldeaEuskal Herria
Editatzen zen hiriaBilbo
Hizkuntzaeuskara
Maiztasunahilero
Argitaratzeahilaren 1ean
ArgitaletxeaNabarrak kultur elkartea
InprimategiaGráficas Iratxe
Ekoizpena-
ZuzendariaIrati Jimenez
Kontakturako bideanbr.aldizkaria@gmail.com
ISSN1695-0127

Nabarra Euskal Herriko kultura eta gizartea jorratzen zituen hilabetekaria izan zen. 2001 urtean Iruñean sortu bazen ere, diru arazoak zirela kausa, 2010ean Bilbora aldatu zen, 110. zenbakiaz gero. Iruñean Ion Orzaiz kazetaria zen zuzendaria, eta Bilbon Irati Jimenezek hartu zuen ardura hori.

Nabarra aldizkariaren azken zenbakiaren (125) azala, 2011ko azaroan argitaratua

Hamar urteren ondoren (2011an), Nabarrak Kultur Elkarteak Nabarra aldizkaria argitaratzeari utzi egin zion. Diru arazoak izan ziren honen arrazoia. "Ezin izan dugu Bizkaian jarraitu Nafarroan sortu zen aldizkariarekin, egoera ekonomikoak eta diru laguntzen kudeaketa sistemak itota", azaldu zuen elkarteak. Azken prentsaurrekoan Irati Jimenez eta Esteban Montorio, arte zuzendaria egon ziren.

Aldizkarian idazten zutenen artean euskal letretako izen garrantzitsuak aurkitzen ziren, hala nola Edorta Jimenez eta Iban Zaldua.

2009an formatua aldatu zuten, DIN A-4a baino pixkat txikiagoa eginez.

Ikus, gainera

Kanpo estekak


Artikulu hau Euskal Herriko kulturari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.