Naomi Polani

Naomi Polani (hebreeraz: נעמי פולני‎; Tel Aviv, 1927ko abuztuaren 4a – Moshavat Kinneret, 2024ko apirilaren 15a) israeldar musika zuzendari, antzerki zuzendari, abeslari, ekoizle, aktore eta dantzaria izan zen[1][2].

Naomi Polani

Bizitza
JaiotzaTel Aviv1927ko abuztuaren 4a
Herrialdea Israel
HeriotzaKinneret2024ko apirilaren 15a (96 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakhebreera
Jarduerak
Jarduerakabeslaria, disko-ekoizlea, antzerki aktorea eta antzerki zuzendaria
Jasotako sariak
Musika instrumentuaahotsa

IMDB: nm2343422 Spotify: 2aOv9OYrCmWHKHRlOPYO3G Musicbrainz: 95209a02-bedd-457f-b868-4d3f69e5c892 Edit the value on Wikidata

Bizitza

1960an HaTarnegolim musika taldea sortu zuen. Taldeko lehen kideak Yehoram Gaon eta HaGashash HaHiver ziren[1][3]. The Jerusalem Post egunkariak «Israelgo pop musikari inoiz gertatu zaion gauza zirraragarrienetako bat» bezala aipatu zuen. 2011n, taldeko kide berriekin lan egin zuen[4].

Lior Yenai abeslari eta aktorearekin ezkondu zen, baina 1970eko hamarkadan dibortziatu ziren. Bi seme-alaba izan zituen: Yotam Yenai (1964) aktore eta abeslaria, HaTarnegolim taldearekin aritu dena eta Haifako antzokian lan egin duena, eta Iya erizaina (1968).

Moshavat Kinnereten bizi izan zen 1980ko hamarkadatik. 2024ko apirilaren 15ean hil zen, 96 urte zituela[5].

Sariak

  • 2001: Moshe Halevi Antzerki Arteen Saria
  • 2007: Akum saria[6]
  • 2007: Bar-Ilan Unibertsitatearen ohorezko saria (hebreerazko abestiei egindako ekarpenagatik)[7]
  • 2018: Reuven Rivlin presidentearen sari berezia[8]
  • 2019: 5779ko Israelgo Saria antzerki eta dantza arloan[9]

Erreferentziak

Kanpo estekak