Nazio Batuen Giza Eskubideetarako Goi Mandatariaren Bulegoa

Nazio Batuen Giza Eskubideetarako Goi Mandatariaren Bulegoa (ingelesez, Office of the United Nations High Commissioner for Human Rights - OHCHR), Nazio Batuen sistema barruan dagoen erakundea da. Haren helburua munduan giza eskubideak zabaltzea eta babestea da. Haren egoitza Genevako Wilson jauregian dago (Suitzan). New Yorken ere Nazio Batuen egoitzan bulegoa du ere bai.

Nazio Batuen Giza Eskubideetarako Goi Mandatariaren Bulegoa
Datuak
MotaNazio Batuek ezarritako erakundea eta human rights organization (en) Itzuli
Agintea
LehendakariaMichelle Bachelet, Prince Zeid bin Ra'ad (en) Itzuli, Navanethem Pillay (en) Itzuli, Louise Arbour (en) Itzuli, Bertrand Ramcharan (en) Itzuli, Sérgio Vieira de Mello (en) Itzuli, Mary Robinson, José Ayala Lasso (en) Itzuli eta Volker Türk (en) Itzuli
Egoitza nagusi
Historia
Sorrera1993ko abenduaren 20a
Jasotako sariak
Grand Cross of the Order of the Sun of Peru‎ Grand Cross of the Order of the Sun of Peru‎
webgune ofiziala
Facebook: UNrightsSeoul Twitter: UNHumanRights Edit the value on Wikidata

Goi Mandatariaren funtzioak

Goi Mandataria giza eskubideen ardura duen Nazio Batuen funtzionario nagusia da. Idazkari Nagusiaren Albokoaren maila du eta zuzenean Nazio Batuen Erakundeko idazkari nagusiaren agindupean dago. Kargua 1993ko Vienako Adierazpena eta Ekintza Programan sortu zen.

Funtzio nagusiak:

-Giza Eskubideen aldeko mundu mailako mugimendua zuzendu behar du, biktimen bozeramalea eta aginte morala izanik. Mundu osoan zehar ibili behar du Giza Eskubideak zabaltzeko asmoz.

-Giza Eskubideen krisialdiak gertatzen direnean publikoki adierazpenak egitea.

-Giza Eskubideen alorreko hezkuntza zabaldu behar du eta zenbait gaietan prebentzio lanak egin behar ditu: pertsonen trafikoaren aurrean, homosexualitatearen jazarpenaren aurka, bioteknologiaren aurrean...

-NBEn esparru guztietan Giza Eskubideen arauak eta kontzeptuak zabaltzea.

-Egiten diren batzarretan Giza Eskubideen Batzordeari eta Batzorde Aholkulariari laguntzea.

Goi Mandatarien zerrenda

1994. urtetik hainbat goi mandatari izan dira,[1] egungoa Michelle Bachelet da, 2018ko irailean hasi zen karguan.

ArgazkiaAgintalidaIzen-AbizenakHerrialdeaOharrak
1994-1997José Ayala LassoEkuador1994ko apirilaren 5ean izendatu zuten,[2]
1997-2002Mary RobinsonIrlanda1997ko irailaren 12an hartu zuen kargua, Kofi Annan izendatua.[3]
2002-2003Sergio Vieira de MelloBrasil2002ko irailaren 12an hartu zuen kargua, Kofi Annan izendatu zuen eta Irakera bidaiatzeko eskaria egin zion, Baghdaden erahil zuten 2003ko abuztuaren 19an, beste 22 kiderekin batera.[4]
2003-2004Bertrand RamcharanGuyanaSergio Vieira de Melloren ondokoa zen, eta erahil zutenean kargua hartu zuen behin-behinean.[5]
2004-2008Louise ArbourKanada2004ko uztailaren 1ean hartu zuen kargua.[6]
2008-2014Navanethem PillayHegoafrika2008ko uztailaren 28an izendatu eta irailaren 1ean hartu zuen kargua, izendapena bi urtez luzatu zioten.[7]
2014-2018Zeid Ra'ad Al HusseinJordania2014ko irailaren 1ean hartu zuen kargua, lehenengo asiar, musulman eta arabiarra izanik.[8]
2018-egunMichelle BacheletTxile2018ko irailaren 1ean hartu zuen kargua.[9]

Ikusi ere

Erreferentziak

Kanpo estekak