Nazionalitate historiko

Nazionalitate historikoa[1], nazio errealitatea[2], nazio izaera[3] edo nazionalitatea[4] Espainiako politikan usu erabilitako terminoak dira. Hainbatetan zentzu berarekin erabiltzen dira.

Nortasun kultural eta linguistiko berezia duten autonomia erkidegoak izendatzeko erabiltzen da. 1978ko Espainiako Konstituzioak Espainia erkidego eta nazionalitateetan banatua dagoela onartzen zuen bere 2. artikuluan.

1980ko hamarkadan autonomia estatutuak ezartzearekin batera, Euskal Autonomia Erkidegoak, Galiziak, Kataluniak eta Andaluziak nazionalitate historikoaren izendapena hartu zuten, Andaluziaren kasuan mobilizazio handiak eta erreferendum berezi bat eta gero.

Gaur egun, euren autonomia estatutuetan nazionalitate edo nazionalitate historikoaren izendapena duten Espainiako erkidego autonomoak ondoko hauek dira:

Erreferentziak

Ikus, gainera

Kanpo estekak